Otsaila bukatzerako iritsiko dira aurtengo Karnabalak, eta azken urteotan bezala, artzain-Inudeekin irteten den danbor taldea osatzeko deialdi publikoa egin nahi die Udalak herritarrei. Urtetik urtera ekintzak indarra hartu du, eta talde polita osatu ohi da. Hori dela eta, danborra jotzen irten nahi duten herritarrak parte hartzera gonbidatu nahi ditu Udalak.
Entseguak otsailaren 14an (ostirala) eta otsailaren 20an (osteguna) izango dira, 20:00ean Itsasi dantza taldearen egoitzan (Urola Kalea 6 behea).
Parte hartu nahi dutenen izen eman behar dute Udaleko kultur bulegoan, edota 943 157 068 telefonora deituta.
Parte hartzeko asmoa duen orok, entsegura agertu beharko du.
Ibilbide osoan bi pieza joko dira eta, beti pieza berak errepikatuz arituko dira danborjoleak.