wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Badator urtarrileko Plazatarrak, oraingo honetan hilaren 17an, ostiralean, izango da, arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara eta herri kirolak egitea dute asmoa. Horretarako, herriko plazan elkartuko dira parte hartzaileak.

H.H 5etik L.H 6ra bitarteko haurrei eta beren gurasoei zuzendutako ekintza izango da, eta ezinbestekoa izango da izena ematen duten 4 umeko gutxienez arduradun batek izena eman eta ekintzan parte hartzea.

Izen-emate epea urtarrilaren 16a, ostegunera arte izango da zabalik herriko bi Ludoteketan eta Gazte Informazio Bulegoan; bertaratuz, telefonoz (943 15 71 60) edo mezu elektronikoa bidaliz (Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.).