wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Aratz-errekako ur zikinei irtenbidea eman asmoz, Azpeitiko Udalak ur zikinak modu naturalean eta ekologikoan arazteko azpiegitura jarri du. 2018ko udaberrian Xoxoten jarri bezala, Aratz-errekan ere fitoarazketarako gunea jarri dute. Fitoarazketan uretako landareek hartzen dute parte, prozesu biologiko eta fisiko-kimikoen bidez hondakin-uretan dauden elementu kutsagarriak murriztu edota desagertaraziz.


“Ur zikinekin zerbait egin beharra genuen, baina ez da erraza Aratz-erreka bezalako auzoetan. Duela urtebete Xoxoten jarritako hezeguneak ondo funtzionatzen duela ikusita, hemen ere probatzea erabaki dugu. Uste dugu modu egokia dela hau bezalako ingurune batean ur zikinak modu natural eta ekologiko batean tratatzea”, adierazi du Aitor Bereziartua Ingurumen batzordeburuak. Kimu bat enpresak egin du instalazioa, eta gustura dira: “Aratz-errekako proba bat da guretzat ere, orain artean etxe bakanetan jarri dugu abian ur zikinak garbitzeko metodo hau, baina heman kaxko osoarentzat balioko du, 30 bat lagun bizi diren leku baterako errendimendua du, eta momentuz, ondo funtzionatzen du”, Adierazi du Iker Goikoetxea Kimu Bat enpresako kideak.


Ur zikinak, orain, zuzenean araztegira joaten dira. Bertan bi hezegune nagusi daude eta txandaka funtzionatzen dute. Landareek zikinkeriaren %20a jaten dute, Ondoren, mikro organismoen bidez txikitzen da beste guztia. Ura sarreran eta bukeran neurtzen dute, kontrola eramateko.


Aratz-errekako biztanleak ere gustura daude “ez du usainik botatzen, eta inguruan ere ez du atentziorik ematen eta arazo bat konpondu da horrela”, azaldu du Rosa Buldain auzo alkateak.