“Ur zikinekin zerbait egin beharra genuen, baina ez da erraza Aratz-erreka bezalako auzoetan. Duela urtebete Xoxoten jarritako hezeguneak ondo funtzionatzen duela ikusita, hemen ere probatzea erabaki dugu. Uste dugu modu egokia dela hau bezalako ingurune batean ur zikinak modu natural eta ekologiko batean tratatzea”, adierazi du Aitor Bereziartua Ingurumen batzordeburuak. Kimu bat enpresak egin du instalazioa, eta gustura dira: “Aratz-errekako proba bat da guretzat ere, orain artean etxe bakanetan jarri dugu abian ur zikinak garbitzeko metodo hau, baina heman kaxko osoarentzat balioko du, 30 bat lagun bizi diren leku baterako errendimendua du, eta momentuz, ondo funtzionatzen du”, Adierazi du Iker Goikoetxea Kimu Bat enpresako kideak.
Ur zikinak, orain, zuzenean araztegira joaten dira. Bertan bi hezegune nagusi daude eta txandaka funtzionatzen dute. Landareek zikinkeriaren %20a jaten dute, Ondoren, mikro organismoen bidez txikitzen da beste guztia. Ura sarreran eta bukeran neurtzen dute, kontrola eramateko.
Aratz-errekako biztanleak ere gustura daude “ez du usainik botatzen, eta inguruan ere ez du atentziorik ematen eta arazo bat konpondu da horrela”, azaldu du Rosa Buldain auzo alkateak.