Ur hornidura sarea berritu eta hobetzeko lanen baitan, Gipuzkoako Urakek Udalarekin adostuta, Loiolatxo eta Sanjuandegiren arteko ur hoditeriaren inguruko obrak hasiko ditu astelehenean, abenduaren 2an.
Azpeitiko ur hornidura sarea berritzeko lanak pixkanaka-pixakanaka egiten dira herriko auzo eta leku desberdinetan eta, horren baitan, garrantzia berezia du geratzen diren fibrozementuzko zatiak ordezkatzen jarraitzeak. Berritze horren baitan, saneamendu sarea handitu ere egingo da.
Obrek 12 aste iraungo dute, eta 184.427,64€ko aurrekontua dute.