wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Ur hornidura sarea berritu eta hobetzeko lanen baitan, Gipuzkoako Urakek Udalarekin adostuta, Loiolatxo eta Sanjuandegiren arteko ur hoditeriaren inguruko obrak hasiko ditu astelehenean, abenduaren 2an.  

Azpeitiko ur hornidura sarea berritzeko lanak pixkanaka-pixakanaka egiten dira herriko auzo eta leku desberdinetan eta, horren baitan, garrantzia berezia du geratzen diren fibrozementuzko zatiak ordezkatzen jarraitzeak. Berritze horren baitan, saneamendu sarea handitu ere egingo da. 

Obrek 12 aste iraungo dute, eta 184.427,64€ko aurrekontua dute.