Material birziklagarriak erabiliz Gabonetako apaingarriak egiteko eskulan tailerra izango da abenduaren 7 eta 15 ean ekoetxean, 11:00etatik 12:30era. Bertan 6 eta 10 urte bitarteko haurrek eta beren familiek har dezakete parte. Doakoa izango da tailerra, baina plaza mugatuak izango direnez, aurrez izena ematea beharrezkoa da. Hala, abenduaren 7rako izen emateko azken eguna abenduaren 5a izango da; eta abenduaren 15eko saioan parte hartzeko abenduaren 13a. Izena eman nahi dutenek Ekoetxean bertan egin dezakete edo 943 81 24 48 telefonora deituta.
Datozenak
28
Mar
Foru ibilbideko erakusketa aretoan