wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Azpeitiko Udala eta Urola Industrialdea, Eskuladeko Industria Sustatzeko sozietatea, elkarlanean industriaren inguruko merkatu azterketa egiten ari dira. “Azpeitiko Udalak argi du ekonomiaren sustapena bere ardatz nagusienetariko bat dela, eta datozen urteotarako lan ildo nagusienetarikoa izango dela. Ekonomiaren motorea industria da gurean eta industriaren egoera ezagutzeko, eta gure politikak ahalik eta eraginkorrenak izateko, industriaren gaur egungo egoera ezagutu behar dugu, eta azterketa egiteari ekin diogu”, adierazi du Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak. Azpeitiko Udalak ekonomiaren sustapenerako laguntzekin jarraitzeko asmoa du, eta lur industrialen egoera aztertu eta eman daitezkeen pausoak zehaztea ere badu helburu.

Azpeitiaren argazki industriala atera nahi da ikerketa edo azterketa honekin: “Azpeitiaren gaur egungo diagnostikoa egin nahi dugu. Krisiak lur industrialen zati handi bat aktibitaterik gabe utzi du. Pabilioi asko hutsik eta zaharkituta, baldintza eskasetan gelditu dira. Azterketa honekin, bi helburu ditugu, alde batetik, hutsik dauden pabilioien zerrenda aterako dugu eta zein baldintzatan dauden zehaztuko dugu. Ondoren, aterabiderik ba ote duten aztertzeko. Bestetik, jardueraren bat duten pabilioiak nolakoak diren, zenbat jende duten lanean, pabilioiaren baldintzak, zein diren etorkizuneko beharrak… ezagutzeko aukera izango dugu”. Badakite, zaharkituta han-hemenka aurkitzen diren pabilioiek ez dutela aterabide erraza, eta lur industrialen inguruko lanketaren emaitzak epe luzerako prespektibarekin landu beharrekoak dituztela, baina arazoari heltzeko konpromisoa agertu du Alkortak: “Erronka honi heldu nahi diogu. Ikuspegi estrategikoz jokatu eta luzerako begirada geureganatu. Jabego pribatua, erakundeak… interes eta eskuduntza desberdinak batzen dira, baina pixkanaka korapiloak askatzen joan behar dugu. Ezinbestean heldu beharreko gaia dela uste dugu”, zehaztu du.

Azaroan hasita, ikerketa
Azpeitiko Udalak eta Urolako industrialdeak elkarlanean egingo dute azterketa, eta horretarako enpresen laguntza behar dute. Azaroan hasita, Urola Industriaguneko teknikari bat enpresaz enpresa ibiliko da informazioa biltzen. Aurretik, gutuna bidali zaie bisitatuko diren enpresa guztiei. Zenbat eta informazio gehiago eta zehatzagoa jaso, orduan eta errealitatearen diagnostiko osoagoa osatuko dute. Eskatuko diren datuak helburu estatistikoa soilik izango dute. Azterketaren emaitzak martxoa-apirila alderako izango ditu Udalak.