Aurreko kudeatzaileak jarduera eten ostean, Azpeitiko Udalak kiroldegiko taberna berriro abian jartzeko lehiaketa publikoa egiteko prozedura hasia du. Interesa dutenek taberna ikusteko eskaera egin dezakete, eta proposamenak aurkezteko epea ere abian da; abenduaren 20an bukatuko da, eta eskaerak eskabide elektroniko bidez aurkeztu beharko dira udaletxean.
Tabernak gutxieneko ordutegia izango du. Hala, gutxienez astelehenetik ostiralera 16:00etatik 22:00etara eta larunbata, igande eta jai egunetan 10:00etatik 23:00ak arte izan beharko da irekita. Ezarritako ordaindu beharreko gutxieneko kanona 300€ + BEZ izango da, eta ohiko jarduneko gastuak bere gain hartu beharko ditu.
Esleipendunak inguruarekin eta ekipamenduaren ezaugarriekin bat datorren zerbitzua eskaini beharko du. Hala, berezoak euskaraz atenditu beharko ditu eta bertako produktuak eskaini beharko ditu. Horretaz gain, legea betez, adin txikikoei ezingo die alkoholik saldu, ezingo da erre, prezioen zerrenda eta jarduera lizentzia ikusgai izan beharko ditu eta erreklamazio orriak eskura izan beharko ditu, besteak beste.