Pasatu den astean, Tafallako udaletxean izan ziren egun Aitor Bereziartua Azpeitiko alkateordea eta Arankudiagako (Bizkaia) alkatea den Txutxi Ariznabarreta. Biek Jesus Arrizubieta, Tafallako alkateari eman zioten dirulaguntza. Hiru Udaletako ordezkariek zorigazitoko ezbeharren eta naturako hondamendiei aurre egiteko kutxa komun baten beharra azpimarratu nahi izan zuten prentsaurrean: "Udaletxeak dira herritarrengatik gertuen dauden erakundeak, eta auzolanetik gertuen dagoena. Jakin behar dugu, udan Tafallari gertatu zitzaion bezala, hurrengoan guri edo besteren bati toka dakiokeela. Udal bakoitzak urtero ditu partida bat horretara bideratu eta kutxa komun bat sortzea pauso garrantzitsua litzateke", adierazi zuen.
Azpeitiko Udalak herritar ororen izenean bideratu ditu 3.000€ak, baina herritarrak ahal duten heinean laguntzera ere animatu nahi ditu: Bide horretan Tafalla lagundu nahi dutenek, Tafallako udaletxearen honako kontu korrontean egin dezakete beren ekarpena:
- La Caixa ES85 2100 3696 6122 1015 1810
- Caja Rural de Navarra ES94 3008 0044 4140 3886 8321
- Laboral Kutxa ES16 3035 0114 19 114004 4394