wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

475.000€ langileen kontratazioa, industria, ekintzailetasuna, merkataritza eta lehen sektorean
Ekonomia sustatzeko laguntzak jarri ditu abian Azpeitiko Udalak. Gaur abian jarritako 475.000€ko lerroekin maiatzean aurkeztutako ekonomia suspertzeko plan integralaren gehiengoa exekutatu du Udalak. Krisi ekonomikoa dela-eta deialdia egokitu eta
Anbulatorioko zubia herritar guztientzat irisgarriagoa egiteko obrak esleitu ditu Udalak
Anbulatorio atzetik Matxinada kalerako zubiak malda handia du; irisgarritasun arazoei aurre egiteko asmoz, zubia egokitzeko lanak egingo dira bi fasetan. Lehen faseko lanak esleitu dira eta uda ostean hasiko dira obrak. Azpeitiko Udalak
Esklabetako alokairu sozialeko etxebizitzak egiteko  6 milioi euroko inbertsioa onartu da
Esklabetako eraikinean, gazteen emantzipaziorako 48 etxebizitza egiteko hitzarmena sinatu zuten 2018an. Nagore Alkorta alkateak “proiektu inportantea” dela eta sei milioiko “inbertsioa lortzea garrantzitsua” izan dela gaineratu du. Azpeitian azken

parteahartzea90px

etxebitzenzozketa2

Aitor Bereziartua alkateordea, pasa den astean, Tafallan izan zen uztailaren 10ean uholdeen eraginez izandako kalteak ordaintzeko 3.000 euroko diru laguntza ematen Tafallako Udalari. Azpeitiko Udalak urriko plenoan onartu zuen aho batez Nafarroa erdialdeko uholde kalteak konpontzeko diru-laguntza emateko hitzarmena. Hitzarmen horren bidez, Nafarroa Erdialdean kalteturiko pertsona eta herri guztiekin, eta bereziki Zeru Cañada gaztearen familiarekin, elkartasuna adierazi zitzaien. 

Pasatu den astean, Tafallako udaletxean izan ziren egun Aitor Bereziartua Azpeitiko alkateordea eta Arankudiagako (Bizkaia) alkatea den Txutxi Ariznabarreta. Biek Jesus Arrizubieta, Tafallako alkateari eman zioten diru-laguntza. Hiru Udaletako ordezkariek zorigazitoko ezbeharren eta naturako hondamendiei aurre egiteko kutxa komun baten beharra azpimarratu nahi izan zuten prentsaurrean: "Udaletxeak dira herritarrengatik gertuen dauden erakundeak, eta auzolanetik gertuen dagoena. Jakin behar dugu, udan Tafallari gertatu zitzaion bezala, hurrengoan guri edo besteren bati toka dakiokeela. Udal bakoitzak urtero ditu partida bat horretara bideratu eta kutxa komun bat sortzea pauso garrantzitsua litzateke", adierazi zuen.

Azpeitiko Udalak herritar ororen izenean bideratu ditu 3.000€ak, baina herritarrak ahal duten heinean laguntzera ere animatu nahi ditu: Bide horretan Tafalla lagundu nahi dutenek, Tafallako udaletxearen honako kontu korrontean egin dezakete beren ekarpena: 

  • La Caixa ES85 2100 3696 6122 1015 1810
  • Caja Rural de Navarra ES94 3008 0044 4140 3886 8321
  • Laboral Kutxa ES16 3035 0114 19 114004 4394

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information