wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Aitor Bereziartua alkateordea, pasa den astean, Tafallan izan zen uztailaren 10ean uholdeen eraginez izandako kalteak ordaintzeko 3.000 euroko diru laguntza ematen Tafallako Udalari. Azpeitiko Udalak urriko plenoan onartu zuen aho batez Nafarroa erdialdeko uholde kalteak konpontzeko dirulaguntza emateko hitzarmena. Hitzarmen horren bidez, Nafarroa Erdialdean kalteturiko pertsona eta herri guztiekin, eta bereziki Zeru Cañada gaztearen familiarekin, elkartasuna adierazi zitzaien. 

Pasatu den astean, Tafallako udaletxean izan ziren egun Aitor Bereziartua Azpeitiko alkateordea eta Arankudiagako (Bizkaia) alkatea den Txutxi Ariznabarreta. Biek Jesus Arrizubieta, Tafallako alkateari eman zioten dirulaguntza. Hiru Udaletako ordezkariek zorigazitoko ezbeharren eta naturako hondamendiei aurre egiteko kutxa komun baten beharra azpimarratu nahi izan zuten prentsaurrean: "Udaletxeak dira herritarrengatik gertuen dauden erakundeak, eta auzolanetik gertuen dagoena. Jakin behar dugu, udan Tafallari gertatu zitzaion bezala, hurrengoan guri edo besteren bati toka dakiokeela. Udal bakoitzak urtero ditu partida bat horretara bideratu eta kutxa komun bat sortzea pauso garrantzitsua litzateke", adierazi zuen.

Azpeitiko Udalak herritar ororen izenean bideratu ditu 3.000€ak, baina herritarrak ahal duten heinean laguntzera ere animatu nahi ditu: Bide horretan Tafalla lagundu nahi dutenek, Tafallako udaletxearen honako kontu korrontean egin dezakete beren ekarpena: 

  • La Caixa ES85 2100 3696 6122 1015 1810
  • Caja Rural de Navarra ES94 3008 0044 4140 3886 8321
  • Laboral Kutxa ES16 3035 0114 19 114004 4394