wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Informazio bulegoa datorren astean, azaroaren 11tik 15era, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da zabalik. Bertan, informazio orokorraz gain, kasu zehatzen inguruko azalpenak ere emango dituzte teknikariek. 

Azpeitiko Udalak Esklabak-Iturzulo eremuko bigarren faseko etxebizitzen izen emateko epea zabalik du. Hori dela eta, herritarren artean sortutako kezka eta gelderei erantzun asmoz, Foruen Pasealekuko erakusketa aretoan informazio bulegoa jarriko du astebetez. Bertan, Azpeitia Berritzeneko teknikariak izango dira prozesuaren xehetasunak azaldu eta kasu partikularrei erantzuteko: "Informazio Bulegoa jarrita, herritarrei informazioa eskura jarri nahi diegu. Inork ez dezala izan erreparorik joan eta galdetzeko. Teknikariak argibideak eman eta herritarren kasu partikularrak aztertzeko eta erantzunak emateko egongo dira", adierazi du Josu Labaka zinegotziak. 

Asko izaten dira izen emateen inguruko zalantzak, azken asteotan Azpeitia Berritzenen bulegoan herritarren kontsulta ugari jaso dituzte, eta bulegoarekin, herritarrei zabaltzak argitzeko bidea erraztea da helburua. Bide horretan, urriaren 24an,izen ematearen inguruko xehetasunak emateko bilera irekia ere egin zueten Udal arduradunek, Basazabalen. Diru sarreren ingurukoak izaten dira zalantza ugari eta Labakak edozein zalantzaren aurrean bulegora joateko gonbidapena egin die herritarrei: "Edozein zalantza txikiren aurrean, etorri bulegora, gertatu baita izena emateko baldintzak ez dituelakoan kontsulta egitera etorri eta izena emanda irtetea bulegotik". 

 

Izen ematea, abenduaren 2a arte zabalik

Izenen ematea udaletxean egin daiteke.  Babes ofizialekoen kasuan urtarrilaren 1ean ETXEBIDEN erosketa erregimenean altan dauden espedienteen zerrenda eskatuko da, beraz, aurretik eskaria egin beharko da, horretarako lehenbailehen eskaera egitea komeni da. Etxebiden eskaera udaletxe bitartez egin daiteke bertan sarrera emanez. Internet bidez Etxebidekoko web-orrian ere egin daiteke tramite hori, baina altan egotea ez da automatikoa izaten.

Tasatuen kasuan izena ematea abenduaren 2ra bitartean egin ahalko da. Tasatuen kasuan derrigorrez udaletxean eskaera egin beharko da.

Informazio gehiagorako 943 15 71 83 telefonora deitu Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi daiteke.