Sabela, zoru pelbikoa eta bizkarra tonifikatzea, postura txarrak eta bizkarreko miñak zuzentzea, haurdunaldi osteko errekuperazio egokia izatea, inkontinentzia arazoak gutxitu eta ekiditea edo gerrialdeko perimetroa murriztea helburu du tailer honek.
Saioak azaroaren 4an hasiko dira eta astelehen eta asteazkenetan izango dira 11:00etatik aurrera igerilekuan, hilabetez. -Tailerraren prezioa 30.90€koa izango da Kirol Patronatoko bazkide direnentzat eta 54,80€koa bazkide ez direnentzat.
Talde osatzear, beste hainbat ekintzatan
Ikasturtean ematen diren jardueren baitan, hainbat ekintza azaroan martxan jartzeko taldea osatzear dago. Interesa dutenek, Igerilekura jo dezakete. honako ekintzak dira:
* CORE (astelehena-asteazkena), 18:00etan
* PILATES (astearte-osteguna), 15:15ean
* TOTAL-TRAINING GAZTE (12-16 urte / astelehena-asteazkena), 17:15ean
* MANTENTZE-GIMNASIA (astelehena-asteazkena-ostirala), 10:00etan