wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Atzo, irailak 11, izan zen Hitzeren Eskolaren lehen saioa Gorka Arresek gidatuta, Soreasuko Dinamoa Sormen gunean. Proiektu honen lehen saioa izateaz gain, gunea bete eta bizia ematen hasteko lehen eguna izan zen. Hasiera horretan izan ziren, Eneritz Albizu Kultura batzordebura eta Olatz Prat Kultur Mahaiko lehendakaria ikastaroko parte hartzaileei ongietorria ematen. “Lehenak zarete gune honetan sorkuntzan hasten. Pixkanaka joango gara gune honi bizitza ematen, proiektu eta sortzaileen erritmora”, adierazi zuen Albizuk.

Urte askotako lana izan dela Soreasukoa azpimarratu zuten bi ordezkariek eta urteetan egindako lana “txalotu eta eskertu” nahi izan zuten. Eraikina bukatu eta kultur azpiegitura gisa egokitzeko egin den ibilbidea ere balioan jarri nahi izan zuten: “Kultur Mahaiak, sortzaile norbanakoek eta Udalak elkarrekin egin dugu orain arteko ibilbidea, norabide berean eta horren emaitza da hau. Egiteko moduak aldatzen ari dira, taldeetan ez ezik, bakarka eta proiektuka ere asko funtzionatzen da kulturgintzan, eta horientzat guztientzat lekua izango da”, azpimarratu zuen Pratek.

“Hartu-emanerako” gune izango dela gaineratu zuen Pratek eta Albizuk orain artean oholtzari, agertokiari, eman zaiola garrantzia baina “sormena erdigunean jartzera” datorrela azpiegitura berria azpimarratu zuen. “Azpeitian kultur azpiegitura ugari ditugu, kultura erdigunean jarri da, baina orain artean agertokiei eskaini zaie espazioa, sormen prozesuaren azken faseari, alegia. Dinamoa Sormen Gunearekin, sorkuntza prozesua bera jarriko da erdigunean. Zikloa osatzera dator”, nabarmendu du Albizuk.

Hitzaren eskola

Sormen guneak 4 espazioa ditu: hitzarena, irudiarena, arte eszenikoena eta soinuarena. Eta eremu bakoitzak proiektu ardatz bat du; hitzaren eremuaren proiektu ardatza da Hitzaren Eskola. Atzo hasi zen, eta sei hilabetean, asteazken eta larunbatero elkartuko dira bertan hitzaren bueltan hausnartzeko, ikasteko eta hitzen ertzetan sakontzeko. Lorea Agirre, Irene Arrarats, Gorka Arrese, Harkaitz Cano, Igor Elortza eta Miren Gaztañaga ariko dira irakasle, bakoitza hitzaren adierazpide batetik.

Sormena eta transmisioa izango dira eskolaren zutabeak: “Tradizioa berritzea, batetik; eta berria tradizio baten barruan txertatzea, bestetik. Tradizio bat ematea aukeran, mundua bere garaitik baino bizi ezin duen belaunaldi bakoitzari”. Espezializazioak espezializazio, antolatzaileek uste dute kulturan nork bere adierazpidea aukeratzen duen arren ingurukoak ere baliatzen direla; zenbat eta gehiago hartu besteetatik, orduan eta aberatsagoa izan ohi dela lana.