Ludotekan izen ematea
Ludotekak irailaren 23an, astelehenean, irekiko dira. Iaz bezala, astelehenetik ostiralera arratsaldeko 17:00etatik 19:30era izango dira irekita. Urtero bezala, Ludotekara joan ahal izateko bazkide egin behar dute haurrek eta, horretarako, izen-emate epea zabalik izango da irailaren 18tik 20ra. Ludoteketan bertan eman behar da izena, honako ordutegian:
Irailak 18, asteazkena:16:30etik 19:30era.
Irailak 19, osteguna: 11:00etatik 13:00era eta 16:30etik 19:30era.
Irailak 20, ostirala: 11:00etatik 13:00era eta 16:30etik 19:30era.
Haurrak joango diren Ludotekan eman behar dute izena eta epez kanpo etortzen dena itxaron zerrendan sartuko da.
Ezagutu Gaztelekua
Gaztelekuari dagokionez, irailaren 24a, asteartea, izango da irekiera eguna eta 17:00etatik 19: 30era egongo da zabalik. Hala ere, irailaren 18tik 20ra erabiltzaile berrientzako ate irekiak egingo dira; DBH 1eko ikasleentzat arratsaldeko 17:00etatik 18:30era egongo da zabalik eta beste adinetako erabiltzaileentzat, berriz, 18:30etik 19:30era.
Aurreko urteetan bezala, aurten ere gurasoentzat ate irekiak egingo dituzte Gaztelekuan eta egun horiek aprobetxatuko dituzte gurasoak ezagutu eta nerabeen izen-emateak jasotzeko. Urriaren 1etik 3ra izango da, eguerdiko 14:00etatik arratsaldeko 19:00etara.
Gazte Informazio Bulegoa
Gazte Informazio Bulegoak, berriz, irailaren 23ra arte udako ordutegiarekin jarraituko du, hau da, astelehenetik ostiralera goizeko 10:00etatik 12:30era. Irailaren 23tik aurrera ohiko ordutegian irekiko da:
Astelehen, asteazken eta ostiral goizetan 10:00etatik 12:30era.
Astearte eta ostegun arratsaldetan 17:00etatik 19:00etara.