Datorren irailaren 22an, igandea, bizikleten mekanikari buruzko doako tailerra egingo da Ekoetxean. Tailerra 10 urtetik gorako gazte eta helduei zuzenduta dago, eta, saioa, erabat praktikoa izango da, 11:00etatik 12:30era bitartean.
Izen-ematea irailaren 20a baino lehen Ekoetxea Azpeitian egin behar da, eta ikastaroak plaza mugatuak ditu. izena telefonoz eman nahi dutenek 943-812448 telefono zenbakira deitu dezakete.