wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Datorren larunbatean egitekoa zen Azpeitiko Erdi Aroko Almendra eta inaziotar guneak ezagutzeko bisita gidatua hilaren 21era atzeratu da. Ezkutuko Altxorrak  egitasmoaren baitan egiten den doako bisita gidatuak irauten duen bitartean Azpeitiko eraikin historiko ezberdinen inguruko zein orohar herriaren inguruko informazio eta datu desberdinak entzuteko aukera izango da. Bisita 12:00etan Basazabaleko Turismo bulegotik abiatuko da. Doakoa izango da, baina aurrez izena eman beharko da Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzita edo 943151878 telefonora deituta.