wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Abuztuan, baserri bideen konponketa lanak egiten ari da Udala, hainbat auzotan: "Auzo eta baserrietako bideen mantenurako hainbat lan egiten ditugu urtero. Horretarako partida zehatz bat izaten dugu, eta aurtengoan ere lan horiek egiten ari gara. Uda sasoian, zehazki lau baserri bideren konponketa lanak egiten ari gara. Guretzat ezinbestekoa da landa eremuko bizilagunen bizi kalitatean eta segurtasunean eragitea", zehaztu du Josu Labaka Zerbitzu Orokorretako buruak.

Hala, abuztuan, Txarabarrena eta Elosu baserrien arteko errepidean konponketak egiteaz gain 13 metroko eskoilera edo harri-lubeta egin dute. Bide horren konponketaren aurrekontua 36. 440 eurokoa da. Konponketa horretaz gain, Anduti eta Otalastegi arteko bidea eta Aitzumarriaga goikoa eta Pagotxeta arteko bideko hainbat zatitan ere egingo dira asfaltatze lanak. Anduti eta Otalastegi arteko lanek 9.516 euroko aurrekontua dute; eta Aitzumarriaga goikotik Pagotxeta artekoak, berriz, 24.492 eurokoa. 

Azkenik, Enparangain eta Korostieta artean bionda jarriko da errepideko segurtasuna bermatzeko. Horren aurrekontua 9.748 eurokoa izan da. 

Guztira, lau baserri bide horien konponketa lanek 80.197 euroko aurrekontua dute. 

 

Konponketak, argazkitan

IMG 20190718 173639 resized 20190726 114002888

IMG 20190718 173628 resized 20190726 114001806

IMG 20190718 092946 resized 20190726 114001284

IMG 20190717 120500 resized 20190726 114000747

IMG 20190711 112200 resized 20190726 114002382