Azpeitiko Udalaren baitako Emakume Txokoak, ekainean, abian jarri zuen ikasturte berriko eskaintza iragarriko duen esku-orriaren diseinuaren lehiaketa. Lehiaketaren helburu nagusia herriko emakume artistak (ilustratzaile, diseinatzaile.... ) eta beren lana aintzat hartu, balioan jarri eta ikusgarri egitea izan da. Hala, epaimahaiak aurkeztutako lanak aztertu ondoren, Nekane Azpiazu azpeitiarraren diseinua hautatu du ikasturte berr4iko esku-orriarentzat. Idoia Arrizabalaga Parekidetasun zinegotziak eman zion erabakiaren berri, eta lehiaketako irabazleari zegozkion 300 euroko saria ere jaso du.
Datozenak
23
Api
Azpeitiko Udal Liburutegian
24
Api
Azpeitiko Udal Liburutegian