wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • Azpeitiko memoriaren dibulgazioa sustatzeko, literatur lehiaketa antolatu dute Aranzadik eta Udalak
    Azpeitiko memoriaren dibulgazioa sustatzeko, literatur lehiaketa antolatu dute Aranzadik eta Udalak
    Emakumeen aurkako errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan (1936-1945) izango da literatur lehiaketako gaia. Bi maila izango ditu lehiaketak 16 eta 30 urte artekoen artean egingo da lehiaketa bat eta 30 urtetik gorakoen artean beste bat. Lanak entregatzeko epea azaroaren 2an bukatuko da. Nagore Alkorta alkateak azaldu duenez, "lehiaketa honen bidez, azpeitiarrak bere herriko memoria historikoa berreskuratzeko partaide egitea lortu nahi da egindako ikerketetatik abiatuta".  Read more...
  • San Inazio jaiak bertan behera uztea erabaki dute udalak eta eragileek
    San Inazio jaiak bertan behera uztea erabaki dute udalak eta eragileek
    San Inazio jaiak bertan behera uztea erabaki dute festetan parte hartzen duten 26 eragileek eta Azpeitiko Udalak. Erabaki “zaila” izan da, urte osoan festa hauek prestatzeko lan egiten dutelako herritar ugarik. Dena den, pena handiz, baina adostasunez hartu dute erabakia, eta aho batez esan dute une honetan “lehentasuna” duela herritarren osasunak, ezinezkoa delako baldintza hauetan saninazioak ospatzea. Read more...
  • Xaguxatarren atzetik, Azpeitia familian ezagutzeko aukera
    Xaguxatarren atzetik, Azpeitia familian ezagutzeko aukera
    Duela hainbat urtetatik Xaguxatarren parkea du Azpeitiak eta parkean haurrek hasitako abentura luzatzeko asmoz, Xaguxatarren ibilbidea osatu du Udalak. Familian herria ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen die haurrei eta bisitariei. Read more...
Azpeitiko memoriaren dibulgazioa sustatzeko, literatur lehiaketa antolatu dute Aranzadik eta Udalak
Emakumeen aurkako errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan (1936-1945) izango da literatur lehiaketako gaia. Bi maila izango ditu lehiaketak 16 eta 30 urte artekoen artean egingo da lehiaketa bat eta 30 urtetik gorakoen artean beste bat.
San Inazio jaiak bertan behera uztea erabaki dute udalak eta eragileek
San Inazio jaiak bertan behera uztea erabaki dute festetan parte hartzen duten 26 eragileek eta Azpeitiko Udalak. Erabaki “zaila” izan da, urte osoan festa hauek prestatzeko lan egiten dutelako herritar ugarik. Dena den, pena handiz, baina
Xaguxatarren atzetik, Azpeitia familian ezagutzeko aukera
Duela hainbat urtetatik Xaguxatarren parkea du Azpeitiak eta parkean haurrek hasitako abentura luzatzeko asmoz, Xaguxatarren ibilbidea osatu du Udalak. Familian herria ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen die haurrei eta bisitariei. Azpeitiko

parteahartzea90px

etxebitzenzozketa2

Abuztuaren 24an, 16:30ean hasita Reala eta Atlhetic izango dira aurrez aurre Euskal Herria Kopako finalaren emakumezkoen finalean. Euskal Herri osoko 12-13 taldek hartu dute parte aurtengo Kopan parte, eta Reala eta Atlhetic iritsi dira Azpeitian jokatuko den azken partidura. Partidua, Lagun Onaken 75. urteurreneko ekintzen baitan ospatuko da Garmendipen. 

Bigarrengoz hartuko du Garmendipek Euskal Herria koparen finala abuztuaren 24an: "Lurraldetasuna dugu helburu eta urtez urte lekuz aldatzen joan ohi gara. Iaz, ordea, Iñigo Arregi Lagun Onakeko lehendakaria gurekin harremanetan jarri zen berriro, lehen edizio hartan bezala, Azpeitian egiteko. Lurraldetasunaz gain, futbol zelaien kalitatea eta Udalak eskaintzen digun laguntza ere kontuan izaten dugu, eta Azpeitian guztiei eskerrak eman beharrean gaude, dena erraztu baitzaigu", adierazi du Kike Zurutuza Euskal HErria Kirolakeko arduradunak. 

Sarrera 8 € izango da, baina debalde izango dute sarrera 14 urte azpikoek eta Lagun Onak Futbol Taldeko Bazkideek. Hala ere, bazkideek ere ekarpenen bat egiteko aukera izan dezaten otarra baten zozketarako boletoak salduko dituzte 2 €an. 

Egoitz Arruti Kiroletako batzordeburuarentzat "ororea" da tamaina horretako partidua herrian izatea: "Den partiduagatik, dituen balioengatik ederra izango da herrian partidu hori ikusteko aukera izatea". Horretaz gain Lagun Onak ere zoriondu du "futbolaz haratago" egiten duen lanagatik. 

Iñigo Arregi Lagun Onak Futbol taldeko lehendakariarentzat ere "partidu garrantzitsua" izango da: "Apustu handia egin dugu partidua Azpeitira ekartzeko. Urteurreneko ekintzarik garrantzitsuenetarikoa izango da, eta eskerrak eman behar dizkiogu Udalari apustua egiteko baliabideak jartzeagatik". 

Garbiñe Etxeberria Realeko kirol zuzendaria "gustura" agertu da finala Azpeitian izango delako: "Kirol giroa ziurtatuta dago hemen eta zelai ona eta ondo zaindua aurkituko ditugu", zehaztu du. Partidu polita izango dela aurreikusten du eta "erreferente diren futbolariak bertatik bertara ikusteko eta bizitzeko" aukera izango dela azpimarratu du. Josena Agirre Atlheticeko kirol zuzendariak ere "partidu  interesgarria" izango dela uste du: "Bi taldeoi egiten digu trofeoa irabazteak", zehaztu du, 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information