wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Urtero egin ohi diren mantentze lanak direla eta, igerilekuko 6 kaleko igerilekua eta txikia ezingo dira erabili abuztuaren 15era bitartean. Hori dela eta, epe horretan, bazkideek Azkoitiko (abuztuaren 11ra arte) eta ZUçumaiako igerilekua erabiltzeko aukera dute. 

Igerileku horiek itxita badira ere, estali gabeko igerilekua, sauna eta gimnasia lekua irekita izango dira. Abuztuan, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da zabalik. Igandeetan Berriz, 09:00etatik 13:00etara.

Padle pistak ere erabilgarri izango dira abuztuan. Erabili ahal izateko, giltzak, igerilekuko harreran eskatu beharko dira (astelehenetik-ostiralera: 09:00-13:00 / 16:00-20:00 eta Igandeetan: 09:00-13:00 ).