wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Inaziotar bideko ezkutuko altxorrak ezagutarazteko antolatzen diren bisita gidatuen baitan, larunbatean, uztailak 13, AZpeitiko parrokia ezagutzeko aukera izango da.

Azpeitiko eliza nagusia, euskal gotikoaren erakusle bikaina da. Kanpoan Ventura Rodriguezen portikoa nabarmentzen da eta barruan San Inazioren bataio pontea, XVI. mendeko hainbat erretaula eta Euskal Herriko harribitxi errenazentista garrantzitsuena den Bakardadeko kapera gordetzen ditu.

BISITA GIDATUA
Sebastian Donearen eliza nagusia
Uztailak 13 12:00etan
Erreserbak: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. e-postara idatzita edo ondorengo telefonoetan: 943722042/ 943796463/ 943151878