wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Iritsi dira aurtengo Udal Udalekuak erdira. Ostiralean bukatu zen lehenengo txanda San Fermin Txiki ospatuta. Eta,gaur, bigarren txandari ekin diote haur, gazteko eta begiraleek.

Bukatu berri den lehen txandan 400 bat haur eta nerabek parte hartu dute eta gaur hasi eta uztailaren 19a bitartean, berriz, 330 bat parte hartzaile izango dira.

Hilabete osoan, ekintza mordoa egiteko egitaraua prestatu da aurengoan ere, eta horietariko asko herriko hainbat eragilerekin elkarlanean egingo dira.