wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Bere sorreratik Landeta Burdin lanak enpresak euskara izan du oinarri. Hasiera-hasieratik izan dute helburu euskarak gero eta presentzia gehiago izatea beraien egunerokoan, eta 2007tik modu ordenatu eta progresibo batean egin dute, Udalak eskaintzen duen Elegune programaren bidez. Urte horretan euskara plana egiteari ekin zioten, 2012an enpresako hizkuntza politika zehaztu zuten, eta pausoz pauso, 2019an Bikain Urrezko ziurtagiria jasoko dute. Lan munduan eta industrian ere euskaraz egiteko hartutako konpromisoa eskertzen izan dira Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea eta Eneritz Albizu Euskara batzordeburua enpresan. 

"Enpresek ere euskaraz egin dezaketela frogatzen duzu zuek zuen egunerokoarekin. Industrian ere euskara lan tresna dela ikusten da zuen enpresan, eta Azpeitiko zein Euskal Herriko enpresa askorentzat eredu zarete", azaldu du Alkortak. Landeta burdin lanak enpresak 20 langile inguru ditu, eta galdaragintza eta egitura metalikoetan adituak dira. Albizuk enpresako arduradun eta langileen inplikazioa jarri du balioan: "Txalotzekoa eta baloratzekoa da egin duzuen ahalegina, ausardiaz hartu dituzue erabakiak eta aldaketetarako prestutasuna erakutsi duzue. Bikain ziurtagiria ateratzeko, nabarmena da zuzendaritzak zein langileek inplikazio handia izan duzuela. Izan ere, horrek erakusten du euskara lan-prozesu guztien erdigunean jarri duzuela, eta kudeaketarako zein lanerako hizkuntza bihurtu duzuela. Horrek erreferentzialtasuna ematen dio hizkuntzari, eta zuen zerbitzuarentzat balio erantsia da".

 

Azpeitiko Udalak, Azpeitiko enpresei hizkuntza-gestiorik egokiena lortzen laguntzeko Elegune programa du abian, Euskara Patronatuaren bidez. Zerbitzu profesionala eta integrala eskaintzen du, eta enpresetan euskarari dagokion tokia eta funtzionaltasuna aurkitzeko, laguntza eta baliabideak esku-eskura jartzea da bere eginkizuna. Hau da, enpresetan euskara-planak garatzen ditu. ALandeta burdin lanak enpresa azken urteotan programa horren laguntzarekin beraien eguneroko lanean euskarak gero eta presentzia gehiago izan dezan lanean aritu dira, eta horren emaitza da ziurtagiria. "Guretzat ezinbestekoa izan da Eleguneren laguntza. Nahi izatea ez da askotan nahikoa izaten, eta Eleguneren bidez lana antolatu eta pausoak zehazten joan gara", azaldu dute Kepa Alberdi eta Beñat Arrizabalaga enpresako arduradunek. 

 

Enpresetan lanean

Bikain ziurtagiria atera badute ere, ofizialki urtearen bukaeran jasoko dute. Oraingo deialdiko enpresa industrial bakarra izan da Landeta eta Azpeitian ere lehen enpresa industriala da ziurtagiri hori ateratzen. Iazko abenduan Abelur nekazaritza kooperatibak atera zuen eta aurrez, Kimu Bat enpresak ere lortu zuen Urrezko Bikain ziurtagiria. Bide horretan, aurrera begira Elegunek eginiko lanak emaitzak ekarriko dituela aurreikusten da, eta datorren urtean ere Bikain ziurtagiria eskuratzeko ahalegina egitekotan dira hainbat enpresa. Gaur egun Elegune programaren bidez herriko 10 enpresatan ari da Udala euskararen erabilera sustatzen. Programa irekia eta doakoa da, beraz, laneko egunerokoan euskara sustatzeko ahalegina egiteko borondatea eta konpromisoa duten enpresek Euskara Patronatuarekin harremanetan jartzea besterik ez dute informazioa eskatzeko.