wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak, Deustuko Unibertsitatearekin elkarlenan, 'Proiektuen kudeaketa' ikastaroa eskainiko du maiatzean. Bi saio izango ditu ikastaroak, eta, bertan proiektuen helburuak ezartzen, eskakizun eta zehaztapenak moldatzen, kalitateko plan bat eta plan hori betetzeko dokumentazioa prestatzen eta proiektuen jarraipena egiten (softwareko tresna baten bidez) irakatsiko da adibide errealen bitartez.

Ikastaroa maiatzak 24 eta 31ean izango da, 9:00etatik 14:00etara bitartean, Basazabaleko formazio zentroan.

Ikastaroaren prezioa 6,75€-koa izango da azpeitiarrentzat eta 8,10€-ekoa besteentzat.

Irakaslea: Aitor Goiti Elordi. Ingeniaritzako doktorea. Project Management Professional eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea. Estatu eta nazioarte mailako proiektuen kudeaketan egin du lan halako enpresentzat: Iberdrola, Tecnalia, Petronor, Gipuzkoako Urak, Kide S.Coop, etab,

 

Izen ematea, maiatzaren 22ra arte

Izena emateko idatzi mezu bat Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera, deitu 688 845 118 telefonora edo Basazabal eraikeko sarreran ere eman daiteke. Azken eguna maiatzaren 22a, asteazkena, izango da.