Aste Santuko oporrak pasatuta, udari begira jarri gara Udal Gazteria Saila eta horrekin batera Udal Udaleku irekien antolaketan ari dira buru belarri. Programazioak ixten eta horietan egingo diren hainbat ekintza herriko eragileekin elkarlanean antolatzen ari dira, azken urteotan bezala.
Ekainaren 24tik uztailaren 19ra arte izango dira aurtengo udalekuak eta izen-emate orriak ikastetxeetan banatuko zaizkie haurrei laster. Izena emateko epea maiatzaren 27tik 31ra izango da, biak barne. Aurreko urteetan bezala Gazte Informazio Bulegoan (plaza txikia z/g) jasoko dira izen-emateak, honako ordutegian: goizez 10:00-13:00 eta arratsaldez 17:00-20:00.
Aurtengo berrikuntzak
Iaz zaintza zerbitzua jarri zen abian eta aurten ere mantentzea erabaki du Udalak. Ordutegi aldaketa izango du, ordea, 8:30etik 10:00etara bitartean eraman ahalko dira haurrak Txiki Txoko Ludotekara.
Horretaz gain, beste berrikuntza bat ere izango da aurtengoan, HH2ko haurrek udalekuetan parte hartzeko aukera izango dute. Goizez izango da eta Txiki Txoko Ludotekan bilduko dira. Izen ematerako orrian emango dira azalpen gehiago.
Begiraleen lan poltsan izen emateko epea, zabalik
Begirale zein heziketa behar berezietan adituak kontratatzeko lan-poltsa ere martxan da. Hala, uztaileko udaleku irekietan lan egin nahi dutenek maiatzaren 24a, ostirala, baino lehen beren curriculuma helarazi beharko dituzteEsta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera.