wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Badira 16 urte Azpeitiko hezkuntza komunitatean jasangarritasunaren bideari ekin ziola Agenda 21 egitasmoaren bidez, eta urtez urte gai desberdinak landuz ari dira bide horretan sakontzen. Aurten ekoizpen eta kontsumo jasangarria aztertu dituzte, bai ikastetxe mailan, baita herri mailan ere.
Herriko diagnostikoa definitzeko hainbat jarduera eta irteera egin dituzte. Horien emaitzetan oinarrituta  atzo udaletxera etorri eta Eneko etxeberria alkateari eta Aitor Bereziartua Ingurumen zinegotziari hobekuntza-neurriak proposatu zizkieten. Baina, era berean, prest agertu ziren bakoitzari dagokion konpromisoaren baitako neurriak betetzen saiatzeko ere; horrela, herri jasangarriago bat lortzeko helburuarekin. 


Ondoren, ikasleek egindako lanen berri emango dieten mailaz maila, eta bukatzeko beren ekarpenak ere egin zituzten ikasleek. 


Lehen Hezkuntzako ekintzak: 

  • Lanbideak aztertu garai desberdinetan.
  • Ekoetxean “Lanbideak” jarduera landu.
  • Herriko azoka plaza aztertu.
  • Herritarren kontsumo ohiturak aztertu.
  • Azpeitiko Sakona-Komuntzo baserria ezagutu.
  • Irteera ezberdinak egin: Igarako errotara, Aikur erle museora.
  • Merkataritza elkarteak banatuko dituen poltsetan jartzeko leloak asmatu.

Bigarren Hezkuntzako ikasleen ekintzak:

  • Merkatarien irizpideak saltzerakoan eta kontsumitzaileenak erosterakoan aztertu.
  • Merkataritza elkarteak banatuko dituen poltsetan jartzeko leloak asmatu.
  • Azpeitiko lehen sektorean nola ekoizten den eta bere produktuak nola bideratzen dituen aztertu.
  • Herriko industriaren jarduera nagusienetan nola ekoizten den eta hauetan sortutako hondakinen kudeaketa aztertu. Azterketa honen harira, Enpresekin Topaketan parte hartu.
  • Baratza tailerra egin.

Batxilergoko ikasleok:

  • Ikasle bakoitzak bere armairuan dituen arropa eta oinetakoak non eginda dauden, non erosita, eta hauen etiketak aztertu. Horrez gain, gelaka, erabiltzen ez ditugun arropak eta oinetakoak kudeatzeko herrian dauden aukerak ikertu ondorioak ateratzeko.
  • Jarduera osagarri moduan, Azpeitiko Elkargunea ezagutu.
  • Igartubeiti baserria bisitatu.