Kultur Sorkuntzarako bekak
Laugarren urtez jarraian, kultur sortzaile berriak bultzatzeko, laguntzeko eta sortzeko beka abian da. Apirilaren 12a bitartean aurkez daitezke proiektuak Azpeitiko Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuan. Aurten, 12.000€ko diru poltsa jarri du Udalak.
Azpeitiko Udalak Kultur Mahaiarekin elkarlanean duela lau urte abian jarritako Kultur Sorkuntza Bekaren 2019ko deialdia abian jarri du. Kultur mugimenduaren baitan egindako hausnarketen baitan, sortzaile berriek beren proiektuak abiatzeko beharrei erantzun asmoz jarri zen, eta bere fruituak eman ditu urte hauetan. Jende askok eskatu ohi du laguntza, eta urtez urte bekaren diru poltsa handitzen joan da. Hala, lehen urtean 6.000€ jarri baziren ere, ondorengo urteetan bikoitza, 12.000€-koa izaten da.
Ikusi aurtengo sorkuntza beka deialdiaren inguruko informazio osoa.
Kultur Taldeen urteko dirulaguntzak
Azpeitiko Udalak kultur taldeek ohiko jarduerak aurrera eramateko dirulaguntzak eskatzeko epea abian da, eta apirilaren 12ra arte izango dute herriko taldeek beren urteko jarduerak aurrera eramateko behar duten laguntza eskatzeko. Aurten ere, guztira, 47. 500 euro bideratuko dira zeregin horretara.
Ikusi aurtengo deialdiaren informazio osoa.