wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • Azpeitia bizi: euskara, euskal kultura eta herriko proiektuak barrutik ezagutzeko aukera
    Azpeitia bizi: euskara, euskal kultura eta herriko proiektuak barrutik ezagutzeko aukera
    Kultur eta lehen sektoreari lotutako bisita gidatuak egingo dira abuztuan, ohiko ondare historikoa ezagutzeko bisitekin batera. Eredu propioa duten herriko proiektuak bertatik bertara ezagutu eta bizitzeko aukera eskainiko zaie bisitariei. Read more...
  • Udalak eta tabernarien elkarteak ordutegia murriztea adostu dute eta  ardura eskatu diete herritarrei kutsatzeak ekiditeko
    Udalak eta tabernarien elkarteak ordutegia murriztea adostu dute eta ardura eskatu diete herritarrei kutsatzeak ekiditeko
    Uztailaren 24, 25, 30 eta 31n eta abuztuaren 1ean taberna, jatetxe eta soziedadeak 00:00etan itxiko dira. Ostalariek eta udal ordezkariek herritarrei ezarritako irizpideak bete eta erantzunkizunez jokatzeko eskatu die. Read more...
  • Jende pilaketarik gerta ez dadin neurriak zorroztuko ditu Udalak
    Jende pilaketarik gerta ez dadin neurriak zorroztuko ditu Udalak
    Azpeitiko Udala kezkatuta dago hainbat momentutan, batez ere, Alde Zaharrean eta asteburuetan, sortzen diren jende pilaketekin: “Egoera zaila da, izan ere, tabernetako aforoa kontrolatuta, jaso dezaketen baino jende gehiago ari da pilatzen Alde Zaharrean”, adierazi du Josu Labaka Zerbitzu Orokorretako buruak. Normaltasun berria sartu zenetik, astez aste, neurri desberdinak hartzen ari gara horrrelakorik gerta ez dadin. Hasieratik terrazen zein tabernen ordutegia zorrotz betetzen da, besteak beste: “Azken asteotan tabernariekin ere hainbat jarraipen bilera egin ditugu, eta azken astean, tabernetako aforoaren kontrolean jarri da arreta berezia, eta hori betetzeko gainean egon gara”, zehaztu du. Hala ere, ikusi da nahikoa ez dela eta bihar tabernariekin duten bileraren ostean, neurriak zorroztuko ditu Udalak. Jende pilaketarik ez sortzeko udaltzaingoko baliabideak indartuko ditu eta jende asko dagoen guneetan maskarilla erabiltzea beharrezkoa dela gogoraraziko du. Read more...
Azpeitia bizi: euskara, euskal kultura eta herriko proiektuak barrutik ezagutzeko aukera
Kultur eta lehen sektoreari lotutako bisita gidatuak egingo dira abuztuan, ohiko ondare historikoa ezagutzeko bisitekin batera. Eredu propioa duten herriko proiektuak bertatik bertara ezagutu eta bizitzeko aukera eskainiko zaie bisitariei. Uda
Udalak eta tabernarien elkarteak ordutegia murriztea adostu dute eta  ardura eskatu diete
Uztailaren 24, 25, 30 eta 31n eta abuztuaren 1ean taberna, jatetxe eta soziedadeak 00:00etan itxiko dira. Ostalariek eta udal ordezkariek herritarrei ezarritako irizpideak bete eta erantzunkizunez jokatzeko eskatu die. Uztailaren hasieran eman
Jende pilaketarik gerta ez dadin neurriak zorroztuko ditu Udalak
Azpeitiko Udala kezkatuta dago hainbat momentutan, batez ere, Alde Zaharrean eta asteburuetan, sortzen diren jende pilaketekin: “Egoera zaila da, izan ere, tabernetako aforoa kontrolatuta, jaso dezaketen baino jende gehiago ari da pilatzen Alde

parteahartzea90px

etxebitzenzozketa2

Atzoko otsaileko plenoan Gipuzkoako suhiltzaileen eskaerak izan ziren hizketagai, mozio eta kontramozio baten bidez. Azpeitiko suhiltzaileen parkeko hiru kide ere izan ziren bertan, beraien egoera eta eskaeren berri emateko. Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartutako plan estrategikoa betetzea eta parkeetako txandetako langile kopurua handitzea eskatzen dute suhiltzaileek, hain zuzen. Mozioak lantzen hasi aurretik, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak, udal osoaren izenean eskerrak eman nahi izan zizkien, egunero egiten duten lanagatik. 

Mozioa eta kontramozioa aurkeztu ziren, eta biak onartu ziren. EHBilduk aurkeztutako mozioan, EHbilduko ordezkariek mozioaren alde bozkatu zuten, eta EAJ abstenitu egin zen. EAJtak aurkeztutako kontramozioan alderantzizkoa gertatu zen: EAJk alde bozkatu zuen eta EHbildu abstenitu egin zen. 

 

MOZIOA

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaile zerbitzuan 204 funtzionario daude suhiltzaile eta kaboen artean. Plantilla horrekin osatzen dira egungo 8 parke-etxetako eguneroko txandak: Eibar, Ordizia, Legazpi, Oñati, Tolosa, Zarautz eta Azpeitian 4 suhiltzaileetako txandak osatzen dira eta Irungo parke etxean 6koa.
Txanda horiek, Aldundiko zerbitzuko barne arauaren arabera gutxieneko txandak dira, hortik behera ezinda joan gutxieneko seguritatea eta zerbitzuaren kalitatea bermatzekotan. Beraz, gutxieneko horretatik behera joz gero, baja horiek derrigorrez ordezkatu behar dira.

Ekainaren 13an Gipuzkoako Batzar Nagusietan Gipuzkoa 20_30 Plana onartu zen eta horrekin batera 19 mozio onartu ziren, horien artean planaren garapenerako urteko ekintza planak egitea eskatzen zuena eta suhiltzaileen lan baldintzak hobetzeko, lanpostu berriak sortzekoa, guardia guztiak 4 suhiltzailetik 6ra pasatzeko. Batzar Nagusietako ebazpen hori betetzeko 84 suhiltzaile plaza berri sortu behar dira eta horretarako konpromisoa, plana, kronograma eta baliabideak beharrezkoak dira.

Hitzetatik ekintzetara pasatzeko aldiz, ez da urratsik egin, eta egoera okertzen joan da. 2019ko aurrekontu proiektuan ez dago ezer jasota eta Gipuzkoa 20_30 Plana garatzen joateko datorren urteko planik oraindik ez dago.

Gipuzkoan arlo honetan arazo larria dago, ordezkatzeko lan poltsa hutsik baitago, hau da, ordezkatze zerrenda agortuta dago. Egoera honetan, txandak gutxienekoetatik behera ez joateko, bajak aritu dira estaltzen, suhiltzaileek bat bateko bajak estali ahal izateko duten 24 orduko poltsekin. Aldez aurretik programatutako bajak ere, bat bateko bajak estaltzeko orduekin ari dira estaltzen eta une honetan suhiltzaile gehienek 24 orduko poltsa hori agortuta dute.

Testuinguru horretan, azken asteetan txandak osatu gabe gelditu dira hainbat parke etxeetan eta Aldundiak Legazpiko parke etxea 24 orduz itxi behar izan zuen orain hilabete eskas, suhiltzaile nahikorik ez zegoelako.

Hori dela eta, azkeneko urte honetan langileen egoeraren bilakaera kontuan hartuta, hau da, suhiltzaile nahikorik ez dagoela gutxieneko zerbitzuak bermatzeko eta bajak ordezkatzeko lan poltsa agorturik dagoela, neurri urgenteak ezinbestekoak direla uste du EH Bilduk eta ildo honetatik honako mozioa aurkezten dugu.

MOZIOA

1. Bat egiten dugu suhiltzaileen zerbitzua hobetzeko egin den Gipuzkoa 20_30 planarekin.
2. Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen diogu gure herrian suhiltzaileen kalitatezko zerbitzua izateko aurreikusitako neurri guztiak hartzeko. Alegia, 2019 honetan 48 suhiltzaile lanpostu berri sortzeko, parke etxe guztietan gutxienez 6 suhiltzaileen txandak bermatzeko.
3. Hori bermatzeko Lan Eskaintza publikoa ahalik eta azkarren egiteko.

 

KONTRAMOZIOA

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak suhiltzaileen zerbitzua modernizatzeko eta egonkortzeko "Gipuzkoa 20-30" bide orria finkatu du txosten batean.

Gipuzkoa eta osatzen duten herriak asko aldatu dira azken hamarkadetan, eta suhiltzaileen zerbitzuak ere izan du bere garapena. Errepideak, suteak, bizi leku aldaketak, enpresen egoerak eta abar. Aldagai horiek guztiak kontuan izanda, 80ko hamarkadatik indarrean zegoen zerbitzua berpentsatzea eta birmoldatzea derrigorrezko kontua zen.

Lanketa hori guztia gauzatzeko ezinbestekoak izan dira datu estatistikoak, zerbitzuaren beraren bilakaera eta, batez ere, suhiltzaileen parte hartzea.

Zerbitzu horrek duen garrantziaz jabetuta, beharrezkoa zen agente guztien parte hartzea diseinu eta garatu beharreko ekintzetan. Hori hala izanda, denen ideiak eta gogoetak izan dira kontuan, eta orain dela gutxi Gipuzkoako Batzar Nagusietan babestutako dokumentuak jasotzen ditu horiek guztiak.

Gipuzkoa 20-30 egitasmoak lurralde osoan suhiltzaileen zerbitzua hobetu eta eraginkorrago egingo du, ekintza eta ekimen guztiak finkatuta baitaude. Giza baliabide gehiago, eraikuntza egokiagoak eta inbertsio handiagoak ekarriko dizkio lurralde osoari, bizilekua edozein dela ere.

 

1.- Azpeitiko osoko bilkurak bat egiten du suhiltzaileen zerbitzua hobetzeko burutu den Gipuzkoa 20-30 dokumentuarekin.

2.- Azpeitiko osoko bilkurak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen dio suhiltzaileen zerbitzuak udalerrian kalitatezkoa izaten jarraitu dezala eta aurreikusita dauden hobekuntza guztiak burutu ditzala.

3.- Azpeitiko osoko bilkurak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen dio, dokumentuan aurreikusita dagoen bezala, giza baliabide gehiago jartzeko eta, horretarako, zerbitzuan adierazi diren Lan Eskaintza Publiko berriak garatzen jarraitzeko.

4.- Azpeitiko osoko bilkurak, zerbitzu honek duen garrantziaz jabetuta, egon daitezkeen eztabaida eta ideia trukaketak modu egokian bideratzea eskatzen die agente guztiei, demagogia eta gehiegikeriak alde batera utzita.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information