wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Eskuz Binakako Txapelketa Nagusiako final laurdenetako bat jokatuko dute ostiralean, otsailak 8, Azpeitian. Hain zuzen Ezkurdia-Ladis Galartza eta Irribarria-Zabaleta bikoteak izango dira aurrez aurre 22:00etatik aurrera Izarraitz frontoian. Sarrerak oraindik salgai dira www.entradasfronton.com helbidean.

Jaialdia Ilunpe pilota elkarteak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatu dute. Txapelketa nagusiko norgehiagokaren aurretik, Promozio Txapelketari dagokion beste neurketa bat jokatuko da, eta Jon Alberdi pilotari azpeitiarra ikusteko aukera izango da. Aurrelari azpeitiarrak Ugalderen eta Tolosaren kontra jokatuko du, Erasun bikote duela.

Kantxako sarrerak 25 euro ordaindu beharko dira, eta gradakoak hogei euro. Egunean bertan ere salgai izango dira Izarraitz pilotalekuko lehiatilan,18:00etatik aurrera.