wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azken hamarkadetan aldaketa handia jasan dute herriek. Industrializazio eta garapenak, herrietako paisaia eta errealitateak aldatzea ekarri du. Aldaketa horien testigu izan dira herritarrak eta horiei ahotsa emanez osatu nahi da 'Kultur memoriak' proiektuaren bidez. Azpeitian, Eibarren eta Arrasaten jarriko da abian  Foru Aldundiak bultzatutako proiektua. "Herrietan herritarrei eman behar zaie ahotsa, horiek direlako herriaren iragana bizi izan dutenak, sentitu dutenak eta oroitzapenak dituztenak. Herriaren memoria, ezinbestean herritarren memoriarekin, izenekin, momentuekin kontatu behar da" azaldu du Eneko Etxeberria alkateak. 

Herri bakoitzean, gai zehatz batzuei lotutako lanketa egingo da. Azpeitian, Urolako trenak Azpeitiaren garapenean izan duen eraginaz gain, herritarrek industriarekin izan duten lotura, ingurumena, festetako ohiturak eta Loiolak turismorako izan duen garrantzia aztertzea da helburua. 

Horretarako, hainbat saio izango dira herrian. Helburua da 15-20 laguneko taldea osatu eta sorkuntza parte-hartzaile baten bidez, herritarrek herria aztertu eta jasotakoa dokumentatuz talde kontaketa bat egiteko. Herri guztietako esperientziak eta lanketak jasotzen dituen webgunea osatuko da, ondoren. 

Proiektua aurkeztu bada ere, datozen egunotan Azpeitian aurkeztuko da, xehetasun gehiago eskainiz.