wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Gaur, Azpeitiko udaletxean, aurkeztu da 2019ko martxoaren 30ean egingo den Azkoitia-Azpeitia Maratoierdiaren irudia eta lena: 'Txapeldun historiak' izango du lema eta irudi gisa, berriz, Sergio Camonak 1994an Helsinkin jokatutako Europako txapelketako ateratako argazki bat du. bertan, hiru medaila irabazi zituzten Diego Garcia, Martin Fiz eta Alberto Juzgado ageri dira. 

Estitxu Elduaien Kiroletako batzodeburuak urtez urte maratoierdia antolatzen ibiltzen direnei eskerrak eman dizkie: "Aurten seinalatua izan da, baina hurrengo urtean ere horrela izango da. Guk gure esku daduen baliabide eta laguntza guztia zuen esku jartzeko ahalegina egingo dugu datorren urtean ere, dena ahalik eta ondoen irteteko. Guretzat oso garrantzitsua da eliteko lasterketa eta herrikoia biltzen dituen horrelako proba bat izatea herrian". 

2019ko martxoaren 30a urrun da oraindik, baina egun horretarako maratoierdiko irudia eta lema prest dituzte jada. Gainera, izen ematea ere abenduaren 14an irekiko dute, dagoeneko parte hartzeko gogoz daudenentzat. Agustin Jimenez antolatzaileeak gogorarazi du 2019an "25 urte izango direla lasterketa hasi zenetik". eta 25 urte dira, baita ere, Garciak, Fizek eta Juzgadok Helsinkin jokatutako Europako txapelketan maratoiko podiuma egin zutela. "Azkoitia-Azpeiti Maratoierdiarekin ere denak gara txapeldun, goi mailako lasterketa gudulako", azpimarratu du Jimenezek.

Abenduaren 14an irekiko dute izen ematea, eta aurrerago zehaztuko dituztela izen ematearen inguruko xehetasunak, adierazi dute.