wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Urtero bezala aurtengo Gabon oporretan Gabon ekintzak antolatu ditu Udalak, Gaztedia Saialen bidez. Ekintza horiek abenduaren 26, 27 eta 28an egingo dira.

Ludoteketatik bideratuko diren ekintzak, adin tartearen arabera, bi taldetan banatuk dira: batetik, HH 5 eta LH 2. maila bitarteko haurrak eta, bestetik, LH 3 eta LH 6 bitartekoak.

Izen-emate epea abenduaren 10etik 14ra izango da eta izen-emate orriak Azpeitiko Gazte Informazio Bulegora (GIB) eraman beharko dira. Ekintzen kostua 15€koa izango da.

Urrestilako haurrek egitarau propioa izango dute urtero moduan.

Horretaz gain, Gaztelekuko nerabeek abenduaren 26an egun pasa egiteko aukera izango dute. Ekintza hori DBH 1 eta Batxiler 2 bitarteko gaztetxoentzat izango da. Ekintza horretarako izen-ematea Gaztelekuan bertan jasoko dute abenduaren 15a bitartean.

Izen-emate orriak ikastetxeetan banatuko zaizkie adin guztietako erabiltzaileei.