wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

OficinaVivienda

AzpeitiaOroimena

Urriaren 29an hasiko dira aurtengo Euskal Antzerki Topaketak, eta Azpeitiko Udalak jarri ditu salgai online ikuskizunetarako sarrerak. Irudi berrituarekin, kulturazaleen ohitureta moldatzeko hainbat aldaketekin datoz XXVIII. Euskal Antzerki Topaketak. Aurten, osasun alarma dela-eta, ohi baino aforo txikiagoa izango du Soreasu antzokiak, eta sarrerak aurrez erostea komeni da. 

Egoera eta baldintza berezietan ospatuko dira aurtengo Euskal antzerki Topaketak Azpeitian. Urriaren 29tik azaroaren 20ra haur, gazte eta helduei zuzenduriko hamaika antzezlan eta txontxongiloen tailerra izango dira, besteak beste. Urte konplikatua izaten ari da arlo guztietan, baita kulturan ere, horrexegatik Azpeitiko Udalak hasieratik urteroko jaialdi honi heldu eta berrituta egiteko konpromiso osoa izan du hasieratik. Aurten XXVIII. edizioa izango da, eta besteak beste, irudi berrituarekin datoz.

Irudia berritu eta ordutegiak egokitu
Antzerki Topaketen irudiari indarra eman asmoz, Abitaingo iturriaren irudia berreskuratu eta berritu da edizio honetarako. Duela urte askotatik da Soreasuko kultur sormen gunetik metro gutxira dagoen iturri horren irudia antzerki topaketen irudi. Aurtengoan, irudia berritzeaz gain, irudia bera ere ikusgarriagoa egitea da asmoa, erreferentzialtasuna bilatzeko.
Eneritz Albizu kultura batzordeburuak aurtengorako osatutako egitarauaren baitako berrikuntzak aipatu zituen: “Ordutegiak kulturzaleen ohituretara egokitu ditugu”, azpimarratu zuen. Hala, helduen ikuskizunak 21:30ean beharrean, 19:30ean izango dira aurten. Horretaz gain, hainbat eskari aintzat hartuta, umeen ikuskizunak igande arratsaldeetan beharrean larunbat arratsaldeetan izango direla ere aurreratu zuen.

Iaz abian jarritako ostegunetako sortzaile berrien Dinamoko emanaldiak ere bere horretan mantentzea erabaki dute, iazko arrakastaren ondotik.

Egitarau oparoa
Urriaren 29tik azaroaren 20ra kalitate handiko 11 euskal produkzio ikusteko aukera izango da Azpeitian. Baina horietako bi aipatu nahi izan zituen Albizuk: “Euskal Antzerki Topaketetan anzterkiak taularatzeko plaza bat izan ohi da Azpeitikoa. Hala ere, guk kulturgileei eta antzerkigileei bestelako espazio eta baliabideak eskaintzeko konpromisoa dugu. Bide horretan, hainbat antzerki konpainiak egonaldiak egiten dituzte Soreasun urtean zehar, sortzen eta esperimentatzen. Soreasun sortutako bi antzezlan estreinatuko dira topaketen baitan: Bonbom beltz konpainiaren Lanaz eta Xaharretaz eta Horman Poster konpainiaren Antigone edo ezetzaren beharra.

 

Erosi sarrerak online

Urriak 29, osteguna

Matriuska

Urriak 30, ostirala

erlauntza

 

Urriak 31, larunbata

kaskarot

 

Azaroak 1, igandea

Fadoak

Azaroak 5, osteguna

Urruna

 

Azaroak 6, ostirala

Lana eta xaharretaz

Azaroak 7, larunbata

Ikimilikli

 

Azaroak 12, osteguna

tribiz

Azaroak 13, ostirala

Antigone

 

Azaroak 14, larunbata

pinocchio

 

Azaroak 15, igandea

guateke