wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Ikasturte berriarekin bat, familia ekintzak antolatzeari ekin dio Ekoetxeak. Osasun larrialdi egoerara egokitu behar izan dituzte ekintzak eta datozen bi asteetan ekintza bera garatzeko lau txanda zehaztu dituzte. Erabilitako arroparekin osagarriak egiten arituko dira datozen hitzorduetan, eta 10 urtetik gora gaztetxoei zuzenduriko ikastaroa izango da. Urriaren 18 eta 25ean, egun bakoitzean bi txanda izango dira 11:00etan eta 12:00etan. Ekintzan parte hartu nahi dutenek urriaren 16a baino lehen eman beharko dute izena Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzita edo 943 81 24 48 telefonora deituta. Plaza mugatuak izango dira ekintza guztietan.