Azken asteotan, hainbat mantenu lan eta konponketa egin ditu Udalak Xoxoten. Gailurrean dagoen saninazioren estatuan mantenu lanak egin dira; zementoa raseatu eta pintatu egin da.
Horretaz gain, tontorraren atzealdean dagoen iturrira heltzeko bidea egokitu da, eskailera maila batzuk jarrita. Bukatzeko, aterpeko depositoa urez bete da. Urteetan ez da horretarako beharrik izan, baina azken jende ugari dabil aterpean eta euri nahikoa ez duenez egin, ur falta zela ikusita, bete egin da.