wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

OficinaVivienda

AzpeitiaOroimena

Covid-19 kasu positibo bat detektatu da herrian gaur. Isolatuta dago eta Osasun Saila ingurua aztertzen eta probak egiten ari da. Nagore Alkorta alkateak “ardura eta lasaitasuna” eskatu die herritarrei: “Gaixotasuna gertu dugu eta ardura eskatzen diegu herritarrei. Udala hasi da hainbat neurri hartzen; bakoitzari geure arduratik eragitea dagokigu gaixotasuna zabaldu ez dadin”. Prebentzio neurriak hartzearen garrantzia ere azpimarratu du.

 

Covid-19a dela eta probak egiten dira egunero anbulatorio ondoan jarrita dagoen karpan. Proba horiei lotuta positibo bat izan da herrian. Hori dela eta, protokolo zorrotza ezarri da bere inguruan eta herritar hori isolatuta dago eta bere inguruan gaixotasunaren jarraipena egiten ari dira Zumarragako ospitaletik.

“Gaurko datuen arabera, azken aste askoren ostean kasu positibo bat dugu herrian. Horrek erakusten digu tentuz jokatu behar dugula. Norbera zainduz herritarrak zaintzea dagokigu guztioi, eta herritarrei prebentzio neurriak ondo hartzeko eskatu nahi dizuet”, adierazi du. Gertuko herrietan dira Covid-19aren hainbat foku; Zarautz, Tolosa, Getaria… eta herritarron mugikortasunak Covid-19aren hedapena zabaltzea ekarri du: “Fokuak edonon gerta daitezke, eta horrek eragin zuzena izan dezake gure herrian. Denon esku dago azpeitiar guztion osasuna”, gaineratu du.

250 probatik gora aste honetan
Azken egunotan, ohi baino test gehiago egin dira Zarauzko kanpineko eta Zarauzko gazte festetako fokuei eta Getariako fokuari lotuta; gaur arte 250 bat proba egin dira aste honetan.

Udaletik, neurri gehiago
Gaixotasunaren bilakaerarekin eta prebentzio neurriak hainbat momentutan ez direla errespetatzen ikusita, Azpeitiko Udalak hainbat bilera egin ditu herriko tabernari eta jatetxeetako arduradunekin aste honetan. “Bakoitzari gure arduratik neurriak hartzea dagokigu. Egoera okertzen ari dela ikusita Udala ari da neurriak hartzen eta aurrera begira ere egoerak eskatzen duen heinean hartzen jarraituko du”, zehaztu du. Bide horretan, hainbat neurri berri ere zehaztu dira. Hala, tabernetako eta jatetxeetako aforoak betetzeko neurriak zehaztu dituzte eta jan-edana taberna barruan edo terrazan soilik egin daiteke. Horretaz gain, jende pilaketarik ez egiteko eta herritarrek prebentzio neurriak betetzen dituztela ziurtatzeko udaltzaingoa indartu da.