Janari Bankuko boluntarioak eta brigada gaur eta bihar oinarrizko elikagaiak banatzen arituko dira Janari Bankuan. Ohiko bi hilean behingo banaketa egingo dute bi egun hauetan.
COVID-19ak herritarrengan eta, batez ere, familia zaurgarrienen artean eragindako kalte ekonomikoak aintzat hartuta, udalak Janari Bankuarekin elkarlanean, apirilean, banaketa gehigarria egitea adostu zuen eta 90 familiak jaso zituzten elikagaiak.
Banaketa gehigarri horren ondorioz, ez zegoen oraingo banaketarako behar beste elikagai, eta Udalak elikagaien erosketa egin du. Hala, 100 kilo arroz, 300 kilo makarroi, 500 kilo gaileta, 3.000 litro esne eta 200 litro olio erosi ditu. Guztira, 3.317 euroko ekarpena egin dio Janari Bankuari.
Janari Bankuak bi hilean behin banatzen ditu, herriko boluntario talde baten bidez, oinarrizko elikagaiak, eta martxoan egin zen aurreko ohiko banaketa. Oraingo banaketan, 300 familiak jasoko dituzte oinarrizko elikagaiak.
Oinarrizko beharrei erantzuteko laguntza
Oinarrizko elikadura premiez gain, herriko familien oinarizko beharrak arintzeko udal laguntzen deialdia ireki du udalak. Hala, 2020ko ekitaldiko deialdia egokitu egin du alarma egoerak behar berriak sortu dituelako herritarren artean. Alarma egoerak irauten duen bitartean izandako diru-sarrerak izango dira kontuan dirulaguntza ebazterakoan, ikusi delako hainbat herritarren lan-egoera aldatu egin dela martxoaren 15ean alarma egoera ezarri zenetik.
Alokairua ordaintzea; elikagaiak erostea; osasun eta farmazia produktuak eskuratzea; ura, gasa, argindarra eta halako hornikuntzak finantziatzea laguntzen dira besteak beste, laguntza horien bidez.
Laguntza eta zerbitzuen informazioa 943- 15 71 92 telefonora deituta edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi jaso dezakete herritarrek.