wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

OficinaVivienda

AzpeitiaOroimena

Bi hilabeteko geldialdiaren ondoren, martxan da Elkarguneko Arropa Bankua. Datorren astelehenetik aurrera ekingo zaio, berriro ere, banaketa lanei. Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak eta Elkar-ekinek elkarlanean egingo dute beste behin arropa banaketa, eta pobrezia egoeran dauden herriko lagunen zerrenda erabiliko da horretarako.

Udala arduratuko da pertsona horiei banan-banan deitzeaz eta hitzorduak emateaz. Elkar-ekinen lana, berriz, pertsona horiekin aurrez aurre egotea eta dagokien arropa ematea izango da. Jendearen anonimotasuna arretaz zainduko da oraingoan ere; beharra duten pertsona horiek ahalik eta erosoen sentiarazteko.

Datozen banaketak maiatzaren 18an hasita egingo dira, eta Arropa Bankuaren erabiltzaileei jakinaraziko zaizkie banaketa egun eta ordu zehatzak.

Arropa jasotzeko beharra duten herritarrek Elkar-ekinen telefono zenbaki honetara deitu behar dute: 644 96 16 06. Telefono horretan emango zaie herritarrei informazioa.

Arropa Bankuaren xedea da herriko jendeak donazio gisa bertara eramandako arropa beharrik handiena duten lagunen artean banatzea. Arropa jaso, garbitu eta ordenatu ondoren, dena prest izaten dute bazterketa egoeran dauden herritarren artean banatzeko. Elkargunea datozen asteetan irekiko da berriz ere, eta orain arte bezala, arropa bertan uzteko aukera izango dute herritarrek.

Zerbitzu hori ematen hasi zirela bost urte beteko dira irailean. Proiektuak aurrera egin badu, ehunka azpeitiarren ekarpenari esker izan da. Asko eta asko izan dira arropa eraman eta hartzera Elkargunera hurbildu diren herritarrak; elkartasun sare emankorra osatu da Arropa Bankuaren inguruan, eta bide horretan sakontzea da Elkar-ekinen eta udalaren borondatea.