Nagore Alkorta alkatea eskerrak eman dizkie boluntario lanetan dabiltzan 130 herritarrei: “Boluntarioen laguntzarik gabe, ezingo genuke horrenbeste herritarrekin zuzeneko harremana mantendu, eta benetan ari dira beharrezko lana egiten”. Alkateak nabarmendu du indarrak batzen direnean “eraginkorrago” lan egiteko aukera dagoela, eta horren erakusle dela ezohiko egoera honetan herritarrak erakusten ari diren ilusioa eta gogoa. Horrez gain, garrantzia eman die herritarren ideia eta proposamenei ere: “Denon artean pentsatutako eta egindako ekintzek balio handiagoa dute. Etorkinei begira lan egiteko proposamena boluntario taldetik etorri da, eta asko eskertzen dugu horretan ere laguntzea”.
Adinekoei deika jarraitzen dute boluntarioek
Beste estatu batzuetatik Azpeitira etorritako bizilagunez gain, 70 urtetik gorako adineko guztiei deika ari dira boluntarioak. Denera, 2.528 adinekori deituko zaie; datozen egunotan bukatuko dute horrekin. Herritarren osasuna zaintzeko, lehentasunezkotzat hartu da adinekoak ondo informatuta izatea eta beharrezko laguntza dutela jakitea. Deiarekin, informazioa ematen zaie eta zer moduz dauden galdetzen zaie. Horrez gain, erosketak egiteko, farmaziako produktuak erosteko edo hondakinak ateratzeko laguntza eskaintzen zaie.
Deiekin hasi aurretik, gutun bat bidali zitzaien 65 urtetik gorako herritar guztiei. Bertan, informazioa eta egunerokoari aurre egiteko informazioa eskaini zitzaien. Horretarako, bi telefono zenbaki ditu udalak 943 15 71 92 eta 943 54 79 83. Horrez gain, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzita ere, laguntza edo informazio gehiago jaso daiteke.