wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Koronabirusaren pandemiaren aurrean, neurri berriak ezarri zituzten atzo Eusko Jaurlaritza eta Madrilgo Gobernuak. Azpeitiko Udalak ez du jaso ofizialki bete beharreko neurrien berri, oraindik. Eta bi erakundeek hartutako neurriak bat egiten ez badute ere, atzotik, prebentzio neurri zorrotzenak aplikatzen ari da Udala. Komertzio, taberna, elkarte gastronomiko, gazte lokal... eta bestelakori, gaurtik aurrera itxita izan behar dutela jakinarazten ari da.

“Atzo, mezu ezberdinak eman ziren goi mailako erakundeetatik. Baina, osasun sailarekin harreman zuzena daukagu eta beraien gomendioak jarraituz ari gara neurriak aplikatzen herrian". Gaineratu du “dakitenez”, oraindik ez dagoela koronabirus kasurik, Azpeitian. Hala ere, egoera oso aldakorra da eta ezegonkorra dela azpimarratu nahi izan du, eta bihar izango dituztela datu eguneratuak.

Arrazoi horregatik etxean egonez norbera babesteko neurriak hartzeko eskatzen die herritarrei; norbera babestuz, denok babesten garelako.

Egoera ezohiko honi erantzun ezohikoak eman beharrean aurkitzen da Udala eta osasun sailareko profesionalekin elkarlanean, eta haiek adierazitako prebentzio neurriei jarraituz, herritarren beharrei erantzuteko neurriak hartzen ere ari da.

Alkortaren hitzetan, “arrisku talderik handiena adinekoena izaki, beraiekin dugu kezka nagusia. Uneotan arreta zerbitzua antolatuta daukagu eta lanean ari da". Gaineratu du edozein herritarrek ere erabil dezakeela zerbitzua, zalantzarik edo behar berezirik izanez gero.

Bide horretan, hartutako azken prebentzio neurriek izan dezaketen eragin ekonomikoez ere kezka agertu du Alkortak: "Prebentzio neurri gogor hauena jurrean zer baliabide eskaini ditzakegun aztertzen ari gara". Komertzioek-eta izango dituzten eragin ekonomikoei aurre egiteko neurriak aztertzen ari da.

Alkortak eskerrak eman nahi izan dizkie herritarrei egoera konplikatu honetan erakusten ari diren "jarrera arduratsua eta eredugarria" izaten ari direlako.