wrapper

Ekindarren eguzki plakak ezartzeko plan berezia onartu da berme juridiko eta legal guztiekin
Atzoko plenoan onartu zen (EHBilduren aldeko eta EAJren aurkako botoekin) Ekindar azpeitiarren energia kooperatibak Urrestillan plakak jartzeko Plan Berezia. Behin proiektuaren tramitazio guztia eginda, obrei lotutako baimenak eskatzeari ekingo
Urriaren 11n, 19:00etarako deitu du Azpeitiko Udalak herritarrentzako batzar irekia
Pasa den astean, gaia publiko egin zenean Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak iragarri moduan, urriaren 11n (asteartea), 19:00etan, Soreasu antzokian egingo da ‘Piaspe’ deituriko eolikoen proiektuaren inguruko batzar irekia, herritarrekin. Batzarraren
Euskara hautu natural izatetik aukera kontziente izateko beharra
Atzo aurkeztu ziren 2021eko udazkenean Sozialinguistika Klusterrarekin elkarlanean egindako hizkuntzen kale erabileraren neurketaren emaitzak. Emaitza onek, euskararen kale erabilera %86,6koa dela neurtu dute, herritarren kezkarekin kontrastatu

AzpeitiaOroimena

AzpeitiaOroimena

Auzoetako bilerak egingo ditu udalak, 2023ko aurrekontuetarako ekarpenak jasotzeko

Abenduan onartu nahi ditu 2023. urterako aurrekontuak udalak. Hori dela eta, urtero gisa, herritarren parte hartzea eta ekarpen zein iritziak jasotzeko bideak eta tresnak jarriko ditu. Hasteko, eta lehen fase batean, auzoetako bilerak egingo ditu. Aurrerago, herritar orok ekarpenak egiteko aukera jarriko du. 

Gehiago irakurri

Ongizate emozionala eta autozainketa tailerrean bi talde osatu dira eta aste honetan eman diote hasiera saioei

Azpeitiko Udalak herritarrei eskaintzen zaizkien formazio saioen baitan, ikasturte berrirako antolatutako ongizate emozionala eta autozainketa tailerra abian da. Ikastaroak sortutako interesa medio, bi talde osatu dira eta atzo eta herenegun eman zioten saioei hasiera, Saioa Garmendiak gidatuta. Azaroaren bukaera bitartean, bost saio jasoko ditu talde bakoitzak, Basazabal Formazio Zentroan.  

Gehiago irakurri

Aldi baterako gizarte langilea kontratatuko du Lanbideren bidez, udalak

Azpeitiko Udalak, sei hilabeterako gizarte langilea kontratatuko du. Lan eskaintzan izena emateko, ezinbestekoa izango da gizarte langile ikasketak izatea eta EGA edo 3. hizkuntza perfila izatea. RGI onunaduna izatea baloratuko da.

Azpeitian bakarrik bizi diren pertonen egoera ikertzea eta menpekotasun prestazioa jasotzen duten pertsonen ikerketzea izango dira eginbehar nagusiak.
Interesa dutenek, Lanbideren bidez eman behar dute izena, urriaren 6a bitartean. 

Lan eskaintza

 

Gehiago irakurri

Eguraldi iragarpen txarra dela-eta bertan behera geldituko da ostiraleko behaketa

Datorren ostiralean, hilak 30, gaueko behaketa zuen antolatuta Azpeitiko Udalak Aranzadi Zientzia elkartearekin batera, Izarraizko atean. Eguraldi iragarpena gaueko behaketarako egokiena ez denez, bertan behera geldituko da. Aurrerago, eguraldiak laguntzen duenean, egingo da behaketarako. Izena eman duten herritar kopurua ikusirik, udalak bi saio egitea aurreikusten du; izena eman dutenen artean zozketa egingo da horietan parte hartzeko. 

Gehiago irakurri

Soraluzeko emakumearen hilketa matxista salatu nahi du udalak

Soraluzeko emakumearen hilketa matxista salatu nahi du Udalak. Hildakoaren senitarteko zein gertukoei bere elkartasuna adierazteaz gain, hilketa salatzeko mugimendu feministak antolatu ditzakeen mobilizazioekin bat egiten du udalak.

Gehiago irakurri

Euskara Plana osatzeko inkestak bete daitezke oraindik

Azpeitiko Udalak Euskara Plana osatzea du erronka, datozen urteetako erronkak identifikatu eta lantzeko asmoz. Hori dela eta, herritarren iritziak jasotzeko inkestak banatu zituen etxez etxe (epaitegi parean eta anbulatorio aurrean zein udaletxean, igerilekuan, liburutegian eta Euskara Patronatuan entregatu daitezke). Online ere egin daiteke inkesta hemen. Bi minutuan betetzen da inkesta eta udalak herritarrak animatu nahi ditu parte hartzera. Herritarren zenbat eta parte hartze handiagoa izan orduan eta plan oso eta egokiagoa osatuko delako. 

Gehiago irakurri