
- 26/05/2022
Orientazio Proba egingo da, ekainaren 5ean, Erlo eta Xoxote inguruetan
Gipuzkoako Orientazio Ligaren baitan, ekainaren 5ean, igandea, proba izango da Azpeitian. Zehazki, Erlon eta Xoxoten izango da ligako bosgarren proba, eta, zailtasunaren arabera, hiru ibilbide prestatu dituzte: familiak, hastapena eta aurreratua. Nahi duen guztiek har dezakete parte, baina aurrez izena ematea ezinbestekoa da.
Leer más
- 26/05/2022
Euskal Herriko Txirrindulari Txapelketa dela-eta aldaketak izango dira trafikoan
Euskal Herriko Txirrindulari Txapelketa jokatuko da larunbatean Azpeitian. Hori dela eta, egun horretan, maiatzaren 29an, 08:00etatik 20:00ak bitartean ezin izango da Foru Pasealekuan aparkatu.
Horretaz gain, 15:00etatik 19:00ak bitartean Foru Pasealekua itxita egongo da ibilgailu guztientzat eta garraio publikoa herriaren kanpokaldetik igaroko da, eta kanpoaldeko geralekuetan egingo ditu geldialdiak. Azpeitiko Udalak sortu daitezkeen eragozpenen aurrean, aurrez barkamena eskatu nahi die herritarrei.
Leer más
- 26/05/2022
Baratza ekologikoen ustiatze esleipendunak zehazteko zozketa egin da
Izarraizpe eta Otzakako baratza publiko ekologikoen esleipen berrirako zozketa egin da aste honetan.
Azpeitiko Udalak 2022-2030 urteen arteko Baratza Ekologikoen lagapen programaren bidez, herritarrei hainbat baratza ustiatzeko aukera eskaintzen die. Hala izen ematea ireki ostean, aste honetan zozketa egin da. Izarraizpeko eremuan 45 baratza zozketatu dira eta Otzakan 12. Dagoeneko argitaratu dira zozketaren emaitzak. Itxaron zerrendan hainbat herritar geratu dira zozketaren ostean, baina udalak ahalegina egingo du horientzako baratzea atontzeko eta programan parte hartu ahal izateko. Esleipena urtebetekoa da, zortzi urtera luzagarria. Eslependunekin epe laburrean jarriko da harremanetan udala kontratua sinatzeko.
Programa honen bidez Udalak hezkuntza alorrean praktika jasangarriak bultzatu nahi ditu, eta esleipen hauen bidez norbanakoak edo taldeak aukera dute baratza ekologikoak lantzeko eta norbere kontsumorako produktuak lortzeko.
Leer más
- 25/05/2022
Udal Udalekuetarako hezitzaileen lan poltsa osatzeko prozesua abian da
Azpeitiko Udala hasi da aurtengo Udal Udaleku irekiak antolatzen. Dagoeneko haurren izen ematea ireki du eta haurren heziketaz arduratuko diren begiraleak kontratatzeko lan poltsa osatzeko deialdia ere abiatu du. Haur, nerabe eta gazteekin lan egiteko aisialdiko begiraleak eta heziketa behar berezietan adituen lan poltsa osatuko da.
Leer más
- 25/05/2022
Hanburgesa eta garagardo artisau dastaketa egingo da larunbatean, Azpeitian
Ekimenaren baitan I. Gipuzkoako Hanburgesa Artisau Lehiaketa ere ospatuko da, Gipuzkoako hanburgesa-haragi hoberena egiten duen hatategia sarituz. 18:00etatik aurrera izango da Azpeitiko Plazan.
Leer más
- 24/05/2022
Bost baserribide konponduko ditu udalak, landa eremuko irisgarritasuna hobetzeko
Lehiaketa publikoa abiatu du obrak esleitzeko eta gehinezko aurrekontua 146.072€koa izango da. Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 1ean bukatuko da.
Leer más