
- 2022/08/09
Aranagoikoako irisgarritasuna hobetzeko obrak egin eta espaloiak konponduko ditu udalak
Azpeitiko Udala auzotarrekin bildu da datozen hilabeteotan egingo diren eta lantzen ari diren proiektuak azaltzeko. Igogailutik azken etxe blokearen arteko zatia irisgarri bihurtzeko obrak hasiko dira, besteak beste abuztuaren bukaeran
Gehiago irakurri
- 2022/08/04
Etxebizitzetako segurtasuna handitzeko jarraibideak
Herritar asko izan ohi dira abuztuan, ohiko etxebizitza utzi eta oporraldia kanpoan pasatzen dutenak. Garai honetan, beharrezkoa izan ohi da etxebizitzetako segurtasuna handitzea, lapurreten aurrean eta horregatik, udaltzaingoak etxebizitzen zaintza indartuko du.
Hala ere, etxe-jabeei honako jarraibideak eman nahi zaizkie:
1.- Giltzari buelta bat eman, eta ez utzi atea bultzata soilik
2.- Norbaitek postontzitik posta jaso dezala
3.- Aldian behin, norbait etxera joan, barrura sartu, pertsianak ireki eta berriro atea giltzatzea
4.- Edozein gauza arraro ikusiz gero, 092ra, Udaltzaingora deitu

- 2022/08/04
Saninazioetako balorazioa
Festen giro gozoa uztailaren 30ean izandako ziztada kasuek gazitu dute. Elkar-zaintza indartu eta Azpeitia erasorik gabeko herria izateko lanean jarraitzeko konpromisoan sakontzeko beharra azaleratu dute
Gehiago irakurri
- 2022/07/31
Azpeitiko Udalak gogor salatu nahi ditu sumisio kimikoko ziztada kasuak
Azpeitiko Udalak bart gauean sumisio kimikoko ziztada jaso ostean bi emakume anbulatorioan artatu zirela konfirmatu nahi du. Azpeitiko Udalak duen informazioaren arabera emakumeak onik dago. Kasu horretaz gain, beste hiru- lau ziztada kasuren inguruko informazioa biltzen ari da udaltzaingoaren bidez.
Gehiago irakurri
- 2022/07/29
Haurrentzako identifikazio-eskumuturrekoak banatuko dira doan udaltzaingoan
Festetan, haurrentzako identifikazio-eskumuturrekoak banatuko ditu doanUdalak udlatzaingoan. Eskumuturrekoetan haurran izena eta gurasoen edo arduradun baten izena jarri beharko da. Hala, haurren bat galtzen bada, aurkitzen duena edo udaltzaingoa gurasoekin segituan jarriko da harremanetan. Eskumuturrekoan bertan udaltzaingoarekin kontaktatzeko 092 zenbakia ere zehaztua dago.
Gehiago irakurri
- 2022/07/29
Barraketako kartelak ere euskaraz
Azpeitiko Udalak, UEMArekin elkarlanean, hizkuntz paisaia euskaraz jartzeko laguntza eskaini die jaietarako herrira etorri diren barraketako arduradunei. Urte osoan zehar eskaintzen da kartelak, menuak eta halako baliabideak euskaraz egiteko zerbitzua. Herriko merkatari eta ostalari guztiek erabil dezakete zerbitzua, 943-81 66 99 telefonora deituta edo Azoka Plazako lehen solairuko 6. bulegora joanda. Zerbitzuaren helburua da herriko hizkuntz paisaia euskalduntzea eta herritarrei zein herrian zerbitzua eskaintzen dutenei euskaraz aritzeko erraztasunak ematea.
Gehiago irakurri