wrapper

Hirigintza ingurumena sub

«LANDETA» 18. HIRIGINTZA-EREMUKO «18.4 URBITA­TXO ALDE» azpieremuari dagokion Kontzertazio Hitzarmena

LANDETA» 18. HIRIGINTZA-EREMUKO «18.4 URBITA­TXO ALDE» AZPIEREMUARI DAGOKION KONTZERTAZIO-HITZARMENA

BILDUTA

Alde batetik: ENEKO ETXEBERRIA BEREZIARTUA...….
Eta bestetik: IÑAKI SORALUCE ECHANIZ ….........

ESKU HARTZEN DUTE

ENEKO ETXEBERRIA BEREZIARTUA jaunak, Azpeitiko udaleko Alkate – Udalburu gisa, emandako eskumenak baliatuz ...................................
IÑAKI SORALUCE ECHANIZ jaunak, adin nagusikoak eta –---------- zenbakiko NAN duenak, MUNO, S. A. Merkataritza Sozietatearen izenean eta ordezkari gisa, eta Administratzaile Solidario gisa, Azkoitiko Trenbidearen Zumardia 13-15, behea, helbidea eta A-20060794 IFZ dituenak. Administratzaile Solidario gisa du ordezkaritza hori, eta haren izendapena José María Gómez Riesco Tabernero de Paz Notarioaren aurrean, 254. Zenbakiko Protokoloan, 2012ko maiatzaren 2an sinatutako eskrituran dago jasota, hain zuzen ere, Probintzia honetako Merkataritza Erregistroan, inskripzio-liburuko 1.077. liburukian, 43. folioan, SS-1812 orrian, 21. Inskripzioan inskribatuta.
Alderdiek badute eta elkarri aitortzen diote behar adinako legezko gaitasuna Kontzertazio Hitzarmen hau formalizatzeko, eta xede horretarako azaltzen dituzte hauek:

AURREKARIAK

I. Azpeitiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak behin betiko onespena jaso zuen 2013ko irailaren 17an egindako udalaren osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez.

Hirigintza-arloko antolamendu integraleko dokumentuak mugatzen dituen eremuen artean, «Landeta» 18. Hirigintza Eremuko «18.4 Urbita­txo alde» azpieremua dago, hiri-lurzoru finkatugabe gisa sailkatutakoa eta jarduera-eremu integratu bakar gisa eratuko dena, bere antolamendu xehatua barne.

II. Esku hartzen duen merkataritza-entitateak aurkeztu du, izapidetzeko xedez, Udal Administrazioaren aurrean Hirigintzako Jarduketa Programa, «18.4 Urbita­txo alde» azpieremu osoa Egikaritze Unitate bakarrean biltzen duena. Egikaritze Unitate hori kontzertazio-jarduketa pribatuko sistemaren bidez garatu eta egikarituko dela xedatu da. Hirigintzako Jarduketa Programa horrek badu, dagoeneko, hasierako onespena 2017ko urriaren 19ko Alkatetza Dekretuari esker.

III. “MUNO, S.A” merkataritza-sozietatea da horrela mugatutako Egikaritze Unitateko titulartasun pribatuko lurren jabe bakarra. Hori dela eta, Euskal Herriko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeko 160.1 artikuluan xedatutako baldintza beteko da dokumentu hau formalizatu ahal izateko. Horren eranskin gisa doa Egikaritze Unitate hori barne hartzen duen titulartasun pribatuko erregistro-finka bakarraren deskribapenari, titulartasunari eta kargei buruz Jabetza Erregistratzaileak emandako ziurtagiria.

IV. Aurreko guztia azaldu ondoren, Azpeitiko udalak, administrazio jardule gisa, eta “MUNO, S.A” merkataritza-sozietateak, Egikaritze Unitateko titulartasun pribatuko lurren jabe bakar gisa, «18.4 Urbita­txo alde» azpieremuan mugatutako Egikaritze Unitatearen hirigintza-kudeaketa eta -egikaritzea gauzatzen lagunduko duten neurriak modu bateratu eta koordinatuan antolatzeko xedez eta Euskal Herriko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeko 160.1 artikuluan eta ondorengoetan xedatutakoaren arabera, hitzarmen hau formalizatuko dute eta honako baldintza hauen arabera arautuko da,

BALDINTZAK

Lehena. Kontzertazio-batzarra.

“MUNO, S.A” eremuko titulartasun pribatuko lurren jabe bakarra dela kontuan hartuta eta ekainaren 30eko 2/2006 Legeko 160.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, «18.4 Urbita­txo alde» azpieremuko Egikaritze Unitatearen kudeaketa kudeatzeko ez da beharrezkoa Kontzertazio Batzordea eratzea.

Horren ordez, merkataritza-sozietate horrek, edo finkaren titulartasuna subrogatzen duenak, une oro erantzungo du Azpeitiko udalaren aurrean urbanizazio osoa egikaritzeko eta gainerako hirigintza-kargak betetzeko orduan, eta hori guztia Lurzoruari eta Hiri Birgaitzeari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuko 27.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Bigarrena. Birpartzelazio-proiektua.

“MUNO, S.A”-k edo bere ordezkoak, Azpeitiko udalaren aurrean aurkeztuko du «18.4 Urbita­txo alde» azpieremuko Egikaritze Unitatearen Birpartzelazio Proiektua Hirigintzako Jarduketa Programan ezarritako epean.

Aipaturiko birpartzelatze-proiektuak Egikaritze Unitate osoari eragingo dio, eta ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, neurri urgenteei buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuak, eta Hirigintza Kudeaketako Erregelamenduak dokumentu-mota horretarako xedatutako zehaztapenak jasoko ditu.

Hirugarrena. Azpeitiko udalaren prerrogatibak.

Baldin eta “MUNO, S.A” merkataritza-sozietateak, edo bere eskubide eta betebeharrak subrogatzen dituenak kontzertazio-sistemako legezko konpromisoak edo Hitzarmen honetan jasotakoak ez baditu betetzen, Azpeitiko udalak kontzertazio-sistemaren ordez plangintza ahalik eta ongien egikaritzeko onena iruditzen zaiona jarri ahal izango du.

Laugarrena. Lurren ekarpena eta derrigorrezko eta doako lagapenak.

“MUNO, S.A” behartuta dago kudeaketa-esparruko lurrak jartzera eta Azpeitiko udalari titulartasun publikoko azalera guztiak batere kargarik gabe lagatzera, Plangintzan xedatutako aurreikuspenei jarraituz.

Azpeitiko udalak lagapena eragin zuten xedeetarako erabiliko ditu azalera horiek.

Bosgarrena. Urbanizazio-kargak.

Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legeko 160.2.d) artikuluan xedatutakoaren arabera, esku hartzen duen merkataritza-sozietatea behartuta dago urbanizazio-karga guztiak bere gain hartzera eta Egikaritze Unitateko urbanizazio-obrak egikaritzera.

Seigarrena. Hartutako konpromisoen bermea.

Hitzarmen honen baitan “MUNO, S. A.”-k hartutako konpromisoak Azpeitiko udalaren aurrean bermatuko dira abal bat formalizatuta eta hari emanda edo abalaren baliokidea dirutan emanda, hain zuzen ere, 20.832,63 €, Egikaritze Unitatearen urbanizazio-kargen % 7ri dagokiona, Euskal Herriko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeko 160.6 artikuluak xedatutakoa betez.

Zazpigarrena. Plangintza xehatuko eta hirigintzako jarduketa-programako legezko aurreikuspenak betetzea.

Hitzarmen honetan berariaz jaso ez diren alderdiak Euskal Herriko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeko eta aipaturiko Hirigintzako Jarduketa Programako aurreikuspenen arabera arautu eta interpretatuko dira.

Zortzigarrena. Udal-administrazioaren konpromisoak.

Azpeitiko udala behartuta dago “MUNO, S.A.” merkataritza-sozietateak aurkeztutako dokumentuak eta proiektuak izapidetzera eremua erabat garatu eta kudeatzeko.

Bederatzigarrena. Jurisdikzioa.

Hitzarmen honek izaera juridiko-administratiboa du eta bere interpretazioaren, aldaketaren edo ebazpenaren inguruan sortzen diren auzi guztiak udalak berak ebatziko ditu. Udalaren erabakiek amaiera emango diote bide administratiboari eta horien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da.

Aurretiko baldintzen edukia irakurri ondoren, ontzat ematen dituzte eta horien edukia berretsiz goiburuan adierazitako lekuan eta datan sinatzen dute.

*-*-*-*

Azpeitian, 2018ko urtarrilaren 19an.- Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information