Hasierako onarpena izango duen dokumentua Javier Corta Echániz, Patxi Corta Echániz y Javier Corta Martinezek osatutako talde teknikoak idatzi du, eta Ikerketa Akustikoa, berriz, Ekolur Ingurumen Aholkularitzak.
Horrenbestez, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 95.2. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko kontaminazio akustikoa arautzen duen urriaren 16ko 2013/2013 Dekretuaren 6. artikuluan xedatutakoaren arabera, jendaurreko erakustaldian jarria dago aipatutako dokumentazioa Udalaren Idazkaritzan eta Azpeitiko Udalaren web-orrian (www.azpeitia.net), 20 lanegunetan iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Aipatutako epe horretan hura aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira Udaleko Sarrera Erregistroan.