Alkatetzak, 2011ko ekainaren 7an emandako Ebazpenaren bidez, Azpeitiko Arau Osagarrien Berrazterketan "Izarra" 5 H.I.E. eremurako Urbanizatze Proiektuan jasotako obrak exekutatzeko etapakako edo faseetako planari behin betiko onarpena eman dio. Ebazpen hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Interesatuek honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete Bilbon, Euskadiko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Aretoan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Dena dela, partikularrek errekurtso horren aurretik berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Lehendakaritzari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Horrela eginez gero, administrazioarekiko auzi errekurtsorik ezingo da aurkeztu berraztertzeko errekurtsoa berariaz ebatzi arte edo presuntzioz ezetsi arte. Errekurtso horiek aurkez daitezke, egoki iritzitako gainerako errekurtsoei kalterik egin gabe. |
- ARDURADUN POLITIKOA
Joanes Amenabar (Ingurumena)
Nagore Alkorta (Hirigintza) - ARDURADUN TEKNIKOA
Izaskun Zeziaga (Ingurumena)
Arturo Rivas (Hirigintza) - HELBIDEA
Enparantza Nagusia, 5 - TELEFONOA
Ingurumena: 943 15 70 70
Hirigintza: 943 15 71 91 - POSTA ELEKTRONIKOA
ingurumena@azpeitia.eus
hirigintza@azpeitia.eus