wrapper

Hirigintza ingurumena sub

Ur kontsumoa murrizteko aholkuak

27joxeramonlarraaga txArgi dago ur ugari galtzen dugula alferrik, eta benetan behar duguna baino gehiago erabiltzen dugula. Konturatu gabe egiten dugun horrek etorkizunean eskasia egoerara eraman gaitzake. Beraz, horri konponbidea jarri behar diogu, berandu baino lehen, batik bat ura neurriz kanpo eta alferrik erabili gabe. Horretarako, hemendik aurrera kontsumoa murrizten lagunduko diguten hainbat aholku praktiko emango dizkizugu:

1. Tantata ari diren iturriak konpon itzazu. Tantaka ari den iturri bakar baten astean 90 litro ur gal ditzake alferrik.

2. Ez utzi iturria irekita bizarra kentzen edo hortzak garbitzen ari zaren bitartean, bestela urtean 10.000 litro ur gal ditzakezu alferrik.

3. Egunero bainuaren ordez dutxa hartzeak astean 400 litro ur aurrezteko aukera emango dizu. Aukera ezazu dutxa bainuaren ordez, aldi bakoitzean 100 litrotik gora gutxiago erabiliko duzu eta.

4. Behar denean bakarrik bota ezazu komuneko ura. Paperezko mukizapi bat ez da aski depositoan dauden 10-12 litroak alferrik galtzeko. Ura aurrezteko modeloak ere jar ditzakezu komunean.
5. Ontzi garbigailua edo arropa garbigailua bete-bete eginda jar itzazu. Garbigailua guztiz beteta egiten baduzu garbialdia, bi garbialdi erdi beteta baino ur gutxiago beharko duzu.

Datua

0,000946 euro

Azpeitiko iturriko ura kalitatezkoa izateko egiten den prozesua 0,000946 euro kostatzen da litroko. Horren barruan sartzen da Nuarbeko Ibai-Eder urtegian egiten den bilketa, Onatzen dagoen edateko uda ura tratatzeko etxean egiten diren tratamenduak, gure etxerainoko banaketa, ur isurketak araztegaino ematea (lurpeko ur-biltzaileen bidez) eta ur horren arazketa, Lasaoko ur zikinak arazteko etxean.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea