wrapper

Hirigintza ingurumena sub

'Gure inguruari begirada bat' lehiaketan parte hartzeko azken asteak

'Gure inguruari begirada bat' lehiaketan parte hartzeko azken asteak

Azaroaren 4an izango da 'Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketan parte hartzeko azken eguna. Azpeitiko Udalak Lagun Onak Mendi Bazkuna eta Argazki Elkartearekin elkarnanean antolatu ohi du jasangarritasunaren inguruko lehiaketa. Helburua da, argazkien bidez gure inguruan ateratako, artistiko, kritiko, ikusgarri, salatariak... jasotzea; beti ere, jasangarritasunari loturiko argazkiak izan behar dute: ingurumen naturala, hiri-ingurunea, garraioa, ura, hondakinak, energia, industria, zarata...

Argazki lehaiketako oinarriak ikusteko klikatu hemen.

Gehiago irakurri
Mantenu lanetatik haratago, berdeguneen kudeaketa integralerako pausoak ematen hasi da Udala

Mantenu lanetatik haratago, berdeguneen kudeaketa integralerako pausoak ematen hasi da Udala

Herrietako berde guneek berebiziko garrantzia dute. Izatez landatutako azalera urbanoak proportzionalki eraikitako azalerak baino handiagoak beharko lukete, baina, orokorrean, garatutako hirigintza ereduak ibilgailuen mugimenduari eman izan dio garrantzia eta baita instalakuntza sare egokiak izateari ere. Horren ondorio nagusia herrietako berdeguneen azalera eta lurren hedadura mugatzen joatea izan da. Berdeguneek herritarren funtzio estetikoetatik haratago dauden onurak dakartzate; izan ere, pertsona orok behar ditu naturguneek eskaintzen dituzten onurak. Horren jakitun, Azpeitiko Udalak duela zenbait hilabete herriko berdeguneen zaintza lanetik harago, berdeguneen plan integrala egin eta gune horiek bere osostasunean aztertu eta lantzeko bidea hartu zuen, horretarako mahai bat sortuz.

Gehiago irakurri
Ingurumen hamabostaldiaren baitan, sendabelarren ikastaroa

Ingurumen hamabostaldiaren baitan, sendabelarren ikastaroa

Azpeitiko Udalak Ingurumen Museoarekin elkarlanean antolatutako Ingurumen Hamabostaldia aurrera doa. Hala, pasatu den ostiralean elikadura jasanfarria sustatzeko proposatutako ideia onenaren sari banaketa izan zen. aurten, sari bakarra banatu zen, izan ere DBH eta Batxilergoko ikasleen proposamenik ez da jaso. Lehen Hezkuntzan, aldiz. hiru proiektu aurkeztu ziren eta Karmelo etxegarai Ikastolako  4 D gela izan da garailea 'Dieta osasuntsuak bideratzeko, aholkuak eman ikasleei ikastolatik' proiektuarekin. Proiektuaren egileek Aitor Bereziartua Ingurumen zinegotziak emandako Urdaibaira irteera baterako bonoa  jaso zuten. 

Gehiago irakurri
Abian da, Ingurumen Hamabostaldia

Abian da, Ingurumen Hamabostaldia

Eskola Agenda 21en baitan Azpeitiko Udalak eta Ingurugiro Etxea Museoak Ingurumen Hamabostaldia antolatu dute. Ekainaren 17a bitartean erakusketak, ikastaroak, tailerrak... denetik izango da ingurumenaren aldeko jarrerak sustatzeko asmoz.

Gehiago irakurri
'Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketa abian da

'Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketa abian da

Azpeitiko Udalak, herritarren artean iraunkortasunarekiko kontzientzia bultzatzeko eta herri jasangarriago bat lortzeko asmoz Gure inguruari begirada bat argazki lehiaketaren beste edizio bat antolatu du. Argazkiek gure herriko ingurumen naturala, hiri-ingurunea, garraioa, ura, hondakinak, energia, industria, zarata... erakutsi behar dute, jasangarritasunerako alde positibo eta negatiboak (salaketa argazkia) irudikatuz.

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea